Wikipedia, Entziklopedia askea
Baladi gazta
(
arabieraz
:
???? ?????????, jibnah balad?
)
Ekialde Hurbilean
aurkitzen den
gazta
zuri eta leuna da
[1]
. Jatorria
Libanoko
mendialdean du
[2]
.
Baladi
izena
bil?d
("herria", "lurraldea") hitzetik dator eta ondorioz "herriko gazta" esan nahi du. Herriko izena duen arren delicatessen dendatan ere aurkitzen da
[3]
. Baladi ahuntzak erabiltzen dira gazta egiteko
[4]
. Jatorrian
Libanoko
mendi garaietako artzainek egiten zutenez "mendietako gazta" ere esaten zaio
[1]
.
Baladi gazta tradizionala freskoa, pasteurizatu gabea eta ondu gabea da, mikroflora anitza du eta hezetasun handia. Horren ondorioz hiru egun irauten ditu galdu gabe
[1]
. Gazta egiteko
ahuntz
,
behi
eta
ardi
esnea
nahasian erabiltzen da
[5]
.
Ondu gabeko gazta fina da, gozoa eta aldi berean zapore gazi arina duena. Gosaritan tokiko ogi beroarekin jan daiteke edota sandwichen barnean bazkaltzeko orduan. Batzuetan
oliba olio
tanta batzukin eta hainbat
espeziarekin
zerbitzen da.
Pertsiarrek
nan-o-panir-o-sabzi-khordan
platera jaten dute,
ogi zapalaren
gainean baladi gazta freskoa, barazki gordinak eta espezieak dituena
[3]
.
Siriako gaztaren
antzeko itxura eta tamaina ditu, drenai saskiak diseinu patroi berezien markak uzten dizkio azalean.Baladi gazta siriarrak baino koipe portzentaia handiagoa du eta horregatik leunagoa eta krematsuagoa da, eta gutxiago murtxikatu behar da
[1]
.
Akawie gazta ere antzerakoa da baina Baladi gaztak ehundura trinkoagoa du
[2]
.
- ↑
a
b
c
d
≪Baladi - Cheese.com≫
www.cheese.com
(Noiz kontsultatua: 2023-11-02)
.
- ↑
a
b
≪Baladi ? La Fromagerie Polyethnique | Fromages Le Bedouin≫
www.lebedouin.com
(Noiz kontsultatua: 2023-11-02)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
Burum, Linda. (1993-01-28).
≪MARKETS : Pulling Strings: Cheese From the East≫
Los Angeles Times
(Noiz kontsultatua: 2023-11-02)
.
- ↑
Tabet, Edouard; Mangia, Nicoletta P.; Mouannes, Emilio; Hassoun, Georges; Helal, Zeina; Deiana, Pietrino. (2016-07-01).
≪Characterization of goat milk from Lebanese Baladi breed and his suitability for setting up a ripened cheese using a selected starter culture≫
Small Ruminant Research
140: 13?17.
doi
:
10.1016/j.smallrumres.2016.05.011
.
ISSN
0921-4488
.
(Noiz kontsultatua: 2023-11-02)
.
- ↑
(Ingelesez)
Zebib |, Hadia. (2021-03-15).
Lebanese Local Cheese, Jibneh Baladi (Baladieh), Jibneh Khadra.
(Noiz kontsultatua: 2023-11-02)
.