Wikipedia, Entziklopedia askea
- Artikulu hau festari buruzkoa da; Valentziako musika taldea gaitzat duena beste hau da: ≪
Bakanal (musika)
≫
Bakanala
Bakoren
ohorez erromatarrek egiten zuten jaia zen.
Hasieran, jaiak biribilak osatuz dantzatzen ziren, Bako irudikatzen zuen bakarlari baten inguruan. Ezkutuko ugalkortasun-errituak ziren; gauez ospatu ohi ziren, eta lasaikeria nagusitu ohi zen, askotan. Ezkutukoak izanik eta azpijoko politikorako egokiera zirelakoan,
Erromako
senatuak auzitara eraman zituen 7.000 lagun
K. a. 186an
. Auziaren ondorioz, Bakoren lau apaiz nagusiak, beste batzuen artean, burua moztera kondenatu zituzten, beste asko kartzelatu egin zituzten eta bakanalak debekatu.
Antzinako artean, bakanalaren gaia erliebe eta ontzietan landua izan zen.
Errenazimentuko
eta Aro Modernoko artisten artean, bakanalak inspirazio-gai izan ziren berriro:
Tiziano
,
Mantegna
,
Michelangelo
,
Carracci
,
Poussin
,
Rubens
,
Van Dyck
,
Fragonard
...