Wikipedia, Entziklopedia askea
- Artikulu hau 1374eko Baionako setioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Baionako setioa
≫.
Baionako setioa
1374
. urtean
Lapurdiko
Baiona
hiriburuan eta
Ehun Urteetako Gerran
zehar jazo zen
gudu
bat izan zen. Garai honetan Baiona hiria
Guiena
lurraldeko zati zen eta
Ingalaterrako Erresumaren
menpe zegoen.
1373an
Joanes Gantekoa
Gaztela
inbaditzeko asmoz
Calaiseko
portutik gudaroste handi batekin itsasoratu zen, baina udazkenean
Bordelera
iristean gizon gehienak galdu eta bere asmoa bertan behera utzi behar izan zuen.
1374an
,
Eduardo II.a Ingalaterrakoak
kontinentean Calais, Bordele, Baiona eta
Dordoinako
inguruko zenbait udalerri besterik ez zituen.
[1]
1374ko
ekainean
Henrike II.a Gaztelakoak
Luis I.a Anjoukoak
hala eskatuta
Guiena
erasotzea erabaki zuen,
Tolosan
zegoen okzitaniar erregea gaztelarrei Baionan elkartu eta hiria bereganatuko zutela esan baitzion.
[2]
Henrike II.a Gaztelakoak eta tartean 1.200 zaldun eta 5.000 peoiz osatutako 20.000 soldaduko gudarosteak
Bidasoa
ibaia zeharkatu eta behin
Donibane Lohizune
bereganatu ostean, Baiona itsaso eta lurrez setiatzeari ekin zioten, hiria
Nafarroako Erresuma
eta
Ingalaterrako Erresumaren
arteko loturagune garrantzitsua baitzen
[3]
. Baina Luis I.a Anjoukoa ez zen bertaratu, Tolosa hiria ingelesen eraso batetik defendatzen gelditu beharra izan baitzuen. Baionarrek
William Elmham
[4]
buruzagiaren gidaritzapean buruturiko erresistentzia izugarria eta frantziarrek gaztelarrei batere laguntzarik ez eskeintzearen ondorioz, gaztelarrak setioa altxatzera derrigortuak egon ziren, ekintza militar honetan 12.000 gizon galduz.
[5]
Henrike II.a Gaztelakoa
Burgos
hirira itzuli zen, bertan gudarostea
Joan errege-semearen
ardurapean utzi zuen, soldadu batzuei erretiroa eman, eta
Sevillara
zuzendu zen
[6]
, andaluziar hirian
Fernando Sanchez de Tovarren
[7]
gidaritzapeko hamabost gaztelar eta bost portugaldar galerez osatutako itsas gudarostea antolatu eta
Jean de Vienneren
frantziar itsas gudarostearekin elkartu ondoren
Britainiar Uharteak
itsasoz erasotzera zuzendu ziren.
1369
-
1375
artean frantziarrek aurretik ingelesei ematera derrigortuak egon ziren lurralde gehienak berreskuratu zituzten, Calais,
Cherbourg
,
Brest
, Bordele, Baiona eta
Erdialdeko Mendiguneko
zenbait gotorleku salbu, eta Bordelen
Trompette gaztelua
eta Baionan
Gaztelu Berria
eraiki zituzten
[8]
.
1375
eta
1377ko
negoziazioak ez ziren ezertara iritsi.
- ↑
History of England from the Earliest to the Present Time: The history during the early and middle ages. Creasy, Edward Shepherd. J. Walton argitaletxea, 1870, 197. orr.
(Ingelesez)
- ↑
A history of medieval Spain. O'Callaghan, Joseph F., Cornell University Press, 1983. 527. orr. isbn= 0801492645
(Ingelesez)
- ↑
Los Trastamara y la Unidad Espanola. Rialp, 1981, 305. orr. isbn=8432121002
(Gaztelaniaz)
- ↑
The Chronica maiora of Thomas Walsingham, 1376-1422. Walsingham, Thomas; Preest, David; Clark, James G.; Boydell Press, 2005, 64. orr. isbn=1843831449
(Ingelesez)
- ↑
A Walk across the French frontier into north Spain. March, Leopold. Richard Bentley, 1852. 14. orr.
(Ingelesez)
- ↑
Historia general de Espana: desde los tiempos mas remotos hasta nuestros dias. Lafuente, Modesto. Establecimiento Tipografico de Mellado, 1852. 7. bilduma, 338. orr.
(Gaztelaniaz)
- ↑
La Marina de Castilla. Fernandez Duro, Cesareo. Editorial MAXTOR, 1894. 139. orr.
(Gaztelaniaz)
- ↑
Aquitaine. Amouroux, Henri. Realites/Hachette, 1972. 14. orr.
(Frantsesez)
- Ctjzacq, Rene. Bayonne au Moyen Age. Le siege de 1374. Mont-de-Marsan, 1952.
(Frantsesez)