Wikipedia, Entziklopedia askea
Back to the Future
(
euskaraz
"Etorkizunerako Itzulera")
Robert Zemeckisek
1985ean zuzendutako estatubatuar
zientzia-fikziozko
filma da.
Steven Spielbergek
ekoiztua, Marty McFly, 1985etik 1955ra istripuz bidaia egiten duen nerabea, du pertsonai nagusia. Dr. Emmett "Doc" Brown zientzialariaren laguntzari esker, etxerako bidea bilatu behar du.
Nolabaiteko antzekotasuna duten
Real Genius
,
My Science Project
eta
Weird Science
zientzia-fikziozko nerabe komedia filmeekin batera urte berean estreinatu zen.
Filmak
frankizia
bat sortu zuen:
Back to the Future Part II
eta
Back to the Future Part III
filmak,
telesailak
eta zenbait
bideo-joko
egin zituena.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Marty McFly nerabea (
Michael J. Fox
) eta denek erotzat duten Doc zientzialaria (
Christopher Lloyd
) adiskideak dira. Docek denboran barna bidaiatzeko makina sortu (
DeLorean
auto egokitua) eta martxan jarri du, ezusteko akats batek Marty
1955an
ipiniko du, hain zuzen ere, bere gurasoak izango direnak (
Crispin Glover
eta
Lea Thompson
) elkar ezagutu zuten urtea. Heuren lehen topaketa ezeztatarazi ostean, McFlyek bere gurasoak izango direnak elkar ezagutu eta ezkon daitezen lortu beharko du, bestelakoan bere jaiotza eta izatea bera ere ezinezkoa izango baita.