BRICS
bost
estatu burujabe
(
Brasil
,
Errusia
,
Hegoafrika
,
India
eta
Txina
) batzen dituen nazioarteko ekonomia erakundea da. BRICS izena estatu kideen
ingelesezko
izenen
akronimoa
da:
Brazil, Russia, India, China
eta
South Africa
. Jatorrizko izena
BRIC
zuen, harik eta 2010. urtean Hegoafrika erakunde horretara batu zen arte. Bost estatu horien ekonomiak handiak dira, hazkunde esponentziala dute, eta eragin handia dute munduan. BRICSek munduko lur azaleraren % 26,7 barne hartzen du, eta munduko biztanleen % 41,5. Haien
barne produktu gordin
(BPG) nominala 28,06 bilioi
estatubatuar dolar
da, mundu osoko BGP nominalaren % 26,6; haien
erosahalmenaren parekotasuneko
BPGa, berriz, gutxi gorabehera 56,65 bilioi estatubatuar dolar da, mundu osoko erosahalmenaren parekotasuneko BGParen % 32,5.
[1]
[2]
2023ko abuztuan BRICSek egindako goi bileran onartu zen erakunde horretara batuko direla
Iran
,
Arabiar Emirerri Batuak
,
Saudi Arabia
,
Argentina
,
Egipto
eta
Etiopia
. Batze hori 2024ko urtarrilaren 1ean gauzatuko da, eta BRICS izena ez da aldatuko.
[3]
[4]
BRIC izena
Jim O'Neill
ekonomialariak asmatu zuen, 2001. urtean,
Building Better Global Economic BRICs
bere libururako.
[5]
Urtero, 2009tik aurrera, kideek goi bilerak egin dituzte:
Hurrengo datuak
Nazioarteko Diru Funtsak
2013ko apirilerako argitaratu zuen,
estatubatuar dolarretan
.
[6]
Herrialdea
|
Biztanleria
|
BPG
(nominala)
|
Kontsumitzaileen
gastua (2009)
|
Gobernuaren
aurrekontua
|
Esportazioak
|
Inportazioak
|
BPG
(per capita)
|
Alfabetatze-tasa
|
Bizi itxaropena
|
GGI
|
Brasil
|
201.046.886
|
2.242,8 b$
|
1.266,3 b$
|
846,6 b$
|
256 b$
|
238,8 b$
|
13.623 $
|
%93,5
|
74,6
|
0,744 (geh.)
|
Errusia
|
143.451.702
|
2.118,0 b$
|
671,6 b$
|
414,0 b$
|
542,5 b$
|
358,1 b$
|
17.708 $
|
%99,6
|
70,7
|
0,778 (geh.)
|
India
|
1.210.193.422
|
1.870,6 b$
|
737,9 b$
|
281 b$
|
309,1 b$
|
500,3 b$
|
3.829 $
|
%74,04
|
64,2
|
0,586 (bat.)
|
Txina
|
1.354.040.000
|
9.181,4 b$
|
1.835,3 b$
|
2.031 b$
|
2.021 b$
|
1.780 b$
|
9.161 $
|
%95,1
[7]
|
72,7
|
0,719 (geh.)
|
Hegoafrika
|
51.770.560
|
350,8 b$
|
173,8 b$
|
95,27 b$
|
101,2 b$
|
106,8 b$
|
11.375 $
|
%93
[8]
|
51,2
|
0,658 (bat.)
|
Indonesia
eta
Turkia
etorkizunerako balizko kideak dira, baina
Argentina
,
Egipto
,
Iran
,
Nigeria
eta
Siriak
arreta azaldu dute.
[9]
[10]