Wikipedia, Entziklopedia askea
Bulent Ecevit
(
Istanbul
,
1925eko
maiatzaren 28a
-
Ankara
,
2006ko
azaroaren 5a
) kazetari eta politikari turkiarra izan zen. Herriaren Alderdi Errepublikanoko idazkari orokorra (1966) eta lehendakaria (1972) izan zen. Ezkerraldeko erreforma demokratikoa bideratu zuen. Koalizioko gobernu baten buru zela (1974), Zipren grekoen kolpe militarra izan zenean, armada turkoa bidali zuen uharte horretara. 1978an itzuli zen aginpidera, baina terrorismo politikoaren eta ekonomia-krisiaren eraginez, dimisioa aurkeztu behar izan zuen handik urtebetera. 1983 arte espetxera zigortu zuten, gobernuaren kontrako jarduera politikoagatik. 1989an, Ezkerreko Alderdi Demokratikoko buruzagi egin zuten. 1997ko uztailean, Ecevit Mesut Yilmaz-en (Aberriaren Alderdi Kontserbadoreko buruaren) gobernuko lehen ministrorde izendatu zuten. 1999tik 2002ra lehen ministroa izan zen.