Wikipedia, Entziklopedia askea
Ayaz Niyazi oghlu Mutallibov
(
azerbaijaneraz
:
Ayaz Niyazi o?lu Mut?llibov / А?аз Ни?ази о?лу М?т?ллибов
,
errusieraz
:
Аяз Ниязович Муталибов
,
translit.
:
Ayaz Niyazovich Mutalibov
;
Baku
,
1938ko
maiatzaren 12a
-
ibidem
,
2022ko
martxoaren 27a
)
azerbaijandar
politikaria izan zen.
Azerbaijango
lehendabiziko presidentea izan zen 1990etik 1992ra.
Azerbaijango Alderdi Komunistako kidea izan zen. 1989ko urtarrilean, Azerbaijango Sobietar Errepublikako Ministroen Kontseiluko lehendakari izendatu zuten, eta 1990eko urtarrilean, Alderdi Komunistako lehen idazkari.
1990eko maiatzean,
Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialistako
presidente izendatu zuten. Abenduan herrialdeak subiranotasuna aldarrikatu zuen, Mutallibov lehen presidentea zela. 1991eko irailean presidente hautatu zuten hautagai bakarra zuten hauteskundeetan eta abenduan
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
desagertu zen eta Azerbaijanen independentzia onartu zen.
1992ko maiatzean militarrek eta Azerbaijango Fronte Popularreko kideek kargutik kendu zuten
Nagorno Karabakheko
Armeniaren
aurkako porroten ondoren, eta Moskuko erbestera joan zen. 2012an Bakura itzuli zen erbestetik.