한국   대만   중국   일본 
Ayacuchoko gudua - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Ayacuchoko gudua

Koordenatuak : 13°02′33″S 74°07′54″W  /  13.0425°S 74.1317°W  / -13.0425; -74.1317
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ayacuchoko gudua
Peruko Independentzia Gerra
Ameriketako Espainiar lurraldeen independentzia gerrak
Data 1824ko abenduaren 9a
Lekua Ayacucho , Peru
Koordenatuak 13°02′33″S 74°07′54″W  /  13.0425°S 74.1317°W  / -13.0425; -74.1317
Emaitza Armada askatzailearen garaipen erabakigarria
Gudulariak
  Kolonbia Handia
  Peru
  Espainia
Buruzagiak
Kolonbia Handia Antonio Jose de Sucre
Peru Jose de La Mar
Peru Agustin Gamarra
Espainia Jose de la Serna
Espainia Jose de Canterac
Indarra
5.780?-8.500 soldadu
1-2 artilleria-pieza
6.906?-9.310 soldadu
14 artilleria-pieza
Galerak
370 hildako 1.800 hildako
Artikulu hau guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪ Ayacucho (argipena) ≫.

Ayacuchoko gudua ( gaztelaniaz : batalla de Ayacucho ) Ameriketako Espainiar lurraldeen independentzia gerretako ( 1809 - 1826 ) lurreko azken gatazka handia izan zen, Espainiar Inperioak Hego Amerikan zuen nagusitasunaren amaiera ekarri zuena. Gudua 1824ko abenduaren 9an Peruko Pampa de Quinuan ( Ayacuchon ) izan zen. [1]

Bertan azpiratu zituen Sucre jeneralak Espainiaren gudarosteak (1824), eta Hego Amerikaren independentzia bermatuko zuen garaipena lortu zuen. [2] Horrela, Espainiak Hego Amerikan zuen armadarik handiena desegin zen eta, kapitulazioaren ondorioz, baita Peruko Erregeorderria ere. [3]

Hala ere, Espainiak ez zion bere jabetzari formalki uko egin 1836. urtera arte eta Peru aitortzen zuen ituna 1879ko abuztuaren 14an sinatu zuen Parisen .

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. (Gaztelaniaz) Basadre Grohmann, Jorge. Historia de la Republica del Peru. (8. argitaraldia) Lima: Diario La Republica ISBN 9972-205-62-2 . .
  2. Lur entziklopedietatik hartua .
  3. (Gaztelaniaz) Mangin, Charles. (1982). ≪La independencia de la America del Sur y la batalla de Ayacucho≫ Revista Bolivar 1 (1): 29-45. .

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Historia
Peru
Artikulu hau Peruko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .


Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]