Wikipedia, Entziklopedia askea
Axier Arteaga Garaialde
,
pilota
arloan
Arteaga II.a
deituraz ezaguna (
Lasarte-Oria
,
Gipuzkoa
,
1996ko
maiatzaren 26a
)
esku huskako pilotari
profesionala da. Aurrelari jokatzen du. 2016ko urtarrilean bilakatu zen profesional,
Asegarcerekin
.
[1]
Haren aita Juan Mari (Arteaga I.a) ere profesionala izan zen, 1990eko hamarkadan.
[2]
Axierri etorkizun oparoa iragarri zaio debutatu zuenetik bertatik, eskuin ona izateaz gainera oso ezker berezia baitu, pilota bizi darabilena.
[3]
Ez zuen denbora luzerik behar izan iragarpenak betetzeko: debutatu ondorengo urtean presaka eta urduriegi jokatu zuen arren, 2016ko abendutik aurrera konfiantza hartu eta bere jokoa ateratzen hasi zen.
[4]
Hartara, 2017ko apirilaren 1ean
Bigarren Mailako Binakako Txapelketa
irabazi zuen,
Jon Erasun
atzelaria lagun, eta Arteaga II.a txapelketako jokalari onena izendatu zuten;
[5]
eta 2017ko maiatzaren 20an,
Bigarren Mailako Buruz Buruko Txapelketa
irabazi zuen,
Joanes Bakaikoa
22-18 mendean hartuta.
[6]
2020an, berriz irabazi zuen Bigarren Mailako Buruz Burukoa,
Elordi
22-12 mendean hartuta.
[7]
- Profesionaletan
- Amateurretan
- 2015: GRAVN
- 2015: Bergara Hiria torneoa
- 2015: Antiguo torneoa
- 2015: Diario Vasco torneoa