Austrasia
[1]
merovingiarren
erresumako ipar-ekialdeko zatia zen, mendebaldeko
Neustriatik
bereizia. Egungo ekialdeko
Frantzian
, mendebaldeko
Alemanian
,
Belgikan
,
Luxenburgon
eta
Herbehereetan
egongo zen kokatuta gutxi gorabehera.
Metz
zen ohiko hiriburua, nahiz eta hainbat erregek
Rheims
,
Trier
, edo
Kolonia
hobestu zuten.
Klovis
errege
frankoa
511n
hil ondoren, lau semeek erresuma zatitu zuten haien artean. Teuderiko I.ak Austrasia izatekoa zena jaso zuen. Haren azkaina Austrasiako erregeak
555era
arte izan zen, Klotar I.ak frankoen erresumak batu baitzituen. Hildakoan, lurraldea berriro banandu zen lau zatitan (hirutan Txaribert I.a
567an
zendu ondoren): Austrasia Sigebert I.ak zeukan, Neustria Txilperiko I.ak, eta
Borgoina
Guntramek. Hiru erresuma hauek osatu zuten frankoen banaketa politikoa
karolingiarrak
arte, eta are luzerago ere.
567tik
613ra
arte, Neustria eta Austrasia ia etengabe zueden elkarren borrokan, Borgoinak bakearen alde jotzen zuela. Klotar II.ak,
613an
, berriro batu zituen frankoen erresumak, eta hiriburua
Parisen
kokatu zuen. Garai honentan agertu ziren lehendabiziko
majores domus
(etxeko nagusiak) direlakoak, errege eta erresumako jendearen arte bitartekariak. Austrasiako lehenak Pipindarren leinukoak izan ziren, zein, ezarian-ezarian, gero eta botere handiagoa bereganatuz joan ziren, merovingiarrei koroa kendu arte.
Izan ere, merovingiar erregeen jokabidea kaskartu zen denborak aurrera egin ahala. Austrasiako Sigebert III.a jotzen da gaur egun horren lehen adibidetzat (
frantsesez
:
roi faineant
). Jauregiko jaunak gero eta boteretsuagoak ziren. Austrasiako tronuan jada kokatuta,
687an
Pepin Heristalgoak Teuderiko III.a Neustriako erregea garaitu zuen, eta frankoen erresuma guztiak bere menpean paratu zituen. Halaber, Austrasiako nagusitasuna ere ekarri zuen horrek, merovingiarrekin batera amaituko zena.
Karlos Martelek
,
718an
, Klotar IV.a jarri zuen Austrasiako erregetzan. Franko guztien gainean gobernatu ez zuen azken erregea izan zen hau.
- Teodoriko I.a
, 511?533
- Teodoberto I.a
, 533?548
- Teodobaldo
, 548?555
- Klotario I.a
, 555?561
- Sigeberto I.a
, 561?575
- Txildeberto II.a
, 575?595
- Teodoberto II.a
, 595?612
- Teodoriko II.a
, 612?613
- Sigeberto II.a
, 613
- Klotario II.a
, 613?623
- Dagoberto I.a
, 623?634
- Sigeberto III.a
, 634?656
- Txildeberto Adoptatua
, 656?661
- Klotario III.a
, 661?662
- Txilderiko II.a
, 662?675
- Dagoberto II.a
, 675?679
- Teodoriko III.a
, 679?691
- Klovis IV.a
, 691?695
- Txildeberto III.a
, 695?711
- Dagoberto III.a
, 711?715
- Txilperiko II.a
, 715?717
- Klotario IV.a
, 717?720
- Txilperiko II.a
, 720?721 (berriz)
- Teodoriko IV.a
, 721?737
- Txilderiko III.a
, 743?751
- Partemio
, 548ra arte
- Gogo
, c.567?581
- Wandaleno
, 581tik aurrera
- Gundulf
, 600tik aurrera
- Landric
, 612ra arte
- Warnachar
, 612?617
- Hugo
, 617?623
- Pepin I.a
, 623?629
- Adalgiselo
, 633?639
- Pepin I.a
, 639?640 (berriz)
- Otto
, 640?643
- Grimoaldo I.a
, 643?656
- Wulfoald
, 656?680
- Pepin II.a
, 680?714
- Theudoaldo
, 714?715
- Karlos Martel
, 715?741
- Karloman
, 741?747
- Pepin III.a
, 747?751