Wikipedia, Entziklopedia askea
Australiar futbola
edo
Futbol Australiarra
(
ingelesez
Australian rules football
edo
Australian football
, australiar era informal edo herrikoian
football
edo
footy
bezala ezagunagoa)
futbolaren
aldaera bat den
kirola
da, 18 jokalari dituzten bi taldeen arteko norgehiagoka bat da eta zelai obalatu batean itxura
esferoidea
duen baloi batekin jokatzen da. Bere jatorria
Australian
du, herrialde honetan
XIX. mendean
sortu zelarik.
Joko honen helburu nagusia aurkariak baino puntu gehiago lortzea da, horretarako baloia ostikatu eta aurkariaren eremuan dauden bi zutabeen artean igaroarazi behar delarik. Jokalariek baloia euren gorputzeko edozein atalen bidez aurreratu dezakete, bai oin edo eskuko pasez nahiz baloiarekin batera burututako lasterketa bidez. Kirol oso azkarra da, baloia uneoro mugimenduan baitago, jokoa epaileak tiraketa libre bat edota baloia zelaitik irteten denean bakarrik eteten da. Kirol honen beste ezaugarri nagusi batzuk bere joko eta kontaktu fisikoak dira, honetan aurkariaren eraso aukerak mozteko asmoz bere plakaketa erabat onartua eta baimendua dagoelarik.
Australiar futbola Australian ikuslego eta federatutako kirolari gehien dituen kirola da, nahiz eta munduko gainontzeko herrialdeetan behar hainbat zelagorik ez izan. Mundu mailan dagoen liga profesional nagusiena (eta bakarra)
Australian Football League
izenekoa da.