Aurora polarra
gauez zeruan agertzen den distira edo
luminiszentzia
itxurako fenomenoa da. Ohikoena eremu polarretan agertzea da; hala ere, denbora laburrez munduko beste eremu batzuetan ere agertzen dira. Hori dela eta, "aurora polarra" (edo "aurora polaris") deitu ohi zaio.
Ipar hemisferioan
,
aurora boreal
izenaz ezagutzen dira; aldiz,
hego hemisferioan
,
aurora austral
bezala. Izendapena
Aurora
izeneko egunsentiaren
erromatar
jainkosatik dator, eta "boreal" izena
grezierazko
boreas
hitzetik, honen esanahia "Iparraldea" delarik.
Europan
zerumugan kolore gorrixkaz ikusi ohi da, eguzkia ezohikoa den norabide batetik agertuko balitz bezala.
Aurora boreala
urritik
martxora
ikus liteke, nahiz eta batzuetan beste hilabeteetan zehar ere agertu izan den, betiere eguratsaren tenperatura baxua denean. Ikusteko hilabete egokienak urtarrila eta otsaila dira, orduan baitira atmosferako tenperaturak baxuenak. Hegoaldeko hemisferioan, haren parekidea
aurora australa
da eta ezaugarri bertsuak ditu.
Aurora polarra eguzkitik datorren partikula sorta bat (
eguzki haizea
) lur
magnetosferaren
hego edo ipar poloekin kontaktuan sartzen denean sortzen da: argi lausoa izaten da. Kargatutako partikulak (
protoiak
eta
elektroiak
), Lurraren eremu magnetikoak gidaturik
poloetara
hurbiltzen dira. Partikula horiek
oxigeno
eta
nitrogeno
atomo eta molekulekin talka egiten dute, atomo horiek guztiz kitzikatu arte. Hainbeste kitzikatzen dira molekulak, non geroago erlaxatzen direnean energia argi ikuskor moduan igortzen baitute.
Aurorek ez dute kolore, forma edo egitura finkorik, eta gainera, oso azkar aldatzen dira. Gauaren hasieran, aurora arku txiki baten modukoa izaten da batzuetan, amaieran zeru osoa hartzeko. Egunsentia iristen denean, dena berriz desegiten hasten da eta ordurako zeruan puntu distiratsu gutxi batzuk geratzen dira.
Auroren koloreak haien espezie molekular edota atomikoarekin zerikusirik badu, partikula horiek eguzki haizearekin nola kitzikatzen diren edota partikula horiek zenbateko energia kopurua duten izan behar da kontuan.
Fenomenoa Lurrean ez ezik,
Urano
,
Jupiter
,
Saturno
eta beste hainbat planetatan ere gertatzen da. Izan ere, planeta horiek guztiek polo magnetikoak eta zinturoi erradioaktibo izugarriak dituzte. Aurora polarra
Hubble
teleskopioari esker ikus dezakegu.