Atxinsk
(
errusieraz
:
Ачинск
[1]
)
Krasnoiarsk Kraia-ko
hiria da;
Errusian
,
Siberia
hegoaldean, Txulim ibaiaren eskuin ertzean dago,
Ob
ibaiaren
ibaiadarrean
,
aintziraz
jositako
taiga
eskualde batean;
Krasnoiarsk
,
kraiaren
hiriburua, mendebaldetik 160 km-ra dago, eta,
2009an
, 110.336 biztanle zituen.
Atxinsk
Raioneko historiako kokaleku zaharrenetako batean egindako ikerketek erakutsi dute jendea K.a. 28.000-20.000 urteen inguruan bizi zela han. Gordailu horietako batzuk hiriaren ekialdetik 2 km eskasera daude.
Egungo hiria 1683ko uztailaren 25ean sortu zen Chulim ibaiaren gaineko pasabidearen puntu bat defendatzeko. Tokiaren izena
Atxi
edo
Atxigi
tribu
turkiarrengatik
dator. Lehenengo gotorlekua (
ostrog
) egurrezko
oholesi
altuak zituen plaza karratu gisa eraiki zen. Txokoetan, talaiak zeuden. Hasieran, soldadu-taldeak 15
kosako
zituen.
1710ean
, gotorleku berria eraiki zuten Atxinka ibaiaren eskuinaldean, Txulimekin bateratzean.
1782an
, hiri estatusa jaso zuen. Garrantzi handia hartu zuen
transiberiar trenbidearen
eraikuntzarekin,
Txinarekin
negozio gune garrantzitsu bihurtuz. Ondorengo garapena, neurri batean, inguruko
lignito
-gordailuen ustiapenari eta trenbide-pasagune gisa duen posizioari zor dio.
1930ean
,
dekulakizazio
prozesuan, Atxinsk ingurua deportazio lehen lekuetako bat izan zen.
2019ko abuztuan, herriak leherketa bat jazo zuen armategi militar batean (
errusieraz
:
60-й Инженерно-Сапёрный Берлинский Краснознамённый полк, в/ч 12202
), Kamenka herritik gertu
[2]
.
Bilakaera demografikoa
1897
|
1939
|
1959
|
1962
|
1967
|
1970
|
6.700
|
32.500
|
50 300
|
60.000
|
69.000
|
97.000
|
1973
|
1979
|
1989
|
1998
|
2002
|
2008
|
106.000
|
116.900
|
121 572
|
123 300
|
118 744
|
110 838
|
Hiriko enpresa nagusiak
aluminio
ekoizteko fabrika eta petrolio findegi bat dira.
Hiria komunikazio gune bat da, transiberiar trenbidearekin, eta
M51
,
Novosibirsk
-
Irkutsk
, errepide nazionalean dago. Atxinsken hasten da
Khakasia
Errepublikara doan autobidea. Bigarren mailako bi trenbide abiatzen dira Atxinsketik: bata, hiriaren iparraldeko eskualderako,
Lesosibirsk
aldera, egurra garraiatzeko, eta, bigarrena,
Abakanekin
,
Khakasia
hiriburuarekin, lotzen duena.
Hiriak ibai portua eta aireportua ditu.
1967az
geroztik, Atxinsk hiru lineadun tranbia sare batek zerbitzatzen du.
Datu klimatikoak (Atxinsk (1991-2020))
|
Hila
|
Urt
|
Ots
|
Mar
|
Api
|
Mai
|
Eka
|
Uzt
|
Abu
|
Ira
|
Urr
|
Aza
|
Abe
|
Urtekoa
|
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)
|
4.8
|
6.0
|
16.5
|
29.0
|
34.8
|
35.3
|
37.2
|
34.1
|
31.0
|
24.2
|
13.8
|
6.1
|
37.2
|
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)
|
-11.7
|
-8.0
|
-0.5
|
8.4
|
16.7
|
22.9
|
24.7
|
21.9
|
14.6
|
6.2
|
-4.2
|
-9.5
|
6.8
|
Batez besteko tenperatura (ºC)
|
-15.3
|
-12.2
|
-5.1
|
3.1
|
10.4
|
16.8
|
19.0
|
16.2
|
9.4
|
2.2
|
-7.6
|
-13.0
|
2
|
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)
|
-18.3
|
-15.5
|
-9.0
|
-1.1
|
5.3
|
11.7
|
14.1
|
11.8
|
5.6
|
-0.7
|
-10.5
|
-16.1
|
-1.9
|
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)
|
-59.9
|
-45.4
|
-42.1
|
-27.9
|
-19.2
|
-3.8
|
-0.5
|
-2.8
|
-10.0
|
-34.1
|
-45.8
|
-48.3
|
-59.9
|
Pilatutako
prezipitazioa
(mm)
|
17
|
14
|
16
|
25
|
42
|
64
|
59
|
70
|
52
|
40
|
34
|
29
|
462
|
Iturria: Погода и климат
[3]
|