Wikipedia, Entziklopedia askea
Astor Piazzola
(
Mar del Plata
,
1921eko
martxoaren 11
–
Buenos Aires
,
1992ko
uztailaren 4a
)
argentinar
musikagile
eta
bandoneon
-jotzailea izan zen.
Mar del Platan sortu arren,
1925
eta
1936
artean
New Yorken
bizi izan zen. Han ezagutu zuen
Carlos Gardel
tango-abeslaria eta
1935
ean Gardelen
El dia que me quieras
("Maitatuko nauzun egunean") filmeko eszena batean parte hartu zuen
[1]
. Oso gazterik hasi zen herri-musikagintzan, genero horretako aditu
Anibal Troiloren
eskutik, eta
jazz
musikaren zein
musika klasikoaren
eragina ere oso gaztetatik jaso zuen. Musika klasikoa
Alberto Ginastera
argentinar maisuarekin ikasi zuen Buenos Airesen, eta
Nadia Boulanger
frantsesarekin
Parisen
. Bere karreran zehar,
Quintetto Nuevo Tango
eta
Sexteto Nuevo Tango
taldeak sortu zituen, eta talde haiekin egin zituen lan gehienak. Musikari garaikideen artean,
Alfredo Gobbi
eta, batez ere,
Osvaldo Pugliese
miretsi zituen.
Obra aipagarriak ditu orkestrarako:
Rapsodia portena
(1952, "Rapsodia buenosairestarra");
Buenos Aires
(1953), hiru mugimenduko sinfonia;
Oda intima a Buenos Aires
("Oda intimoa Buenos Airesi");
Tango sinfonico
("Tango sinfonikoa");
Tangata
; bandoneoi eta orkestrarako kontzertua eta suitea, eta
La serie del angel
("Aingeruaren saila"). Tangoei dagokienez, nabarmentzekoak dira
Balada para un loco
(1953, "Ero bati eskainitako balada"),
La muerte del angel
("Aingeruaren heriotza"),
Adios nonino
("Agur nonino") edota
Verano porteno
("Uda buenosairestarra").
Piazzola oso artista berezia izan zen, batez ere, bera izan delako, herri-musikagintzaren alorrean, bere tangoekin, eta orobat, musika klasiko edo larriaren alorrean, dohain bikainak erakutsi dituen eta batean zein bestean nabarmendu den musikagile bakarretakoa. Aipagarria da, gainera, tango sinfoniko izeneko genero berria sortu zuelako, musika klasikotik eta jazzetik hartutako harmonia eta erritmo-egitura berriak tangoan txertatuz.
- Sinfonia de Tango
(
1955
)
- Tango Progresivo
(Octeto Buenos Aires) (
1957
)
- Tango Moderno
(Octeto Buenos Aires) (
1957
)
- Tango en Hi-Fi
(
1957
)
- Piazzolla interpreta a Piazzolla
(
1960
)
- Piazzolla o no? Bailable y apiazolado
(
1961
)
- Nuestro Tiempo
(
1962
)
- Tango para una ciudad
(
1963
)
- Tango Contemporaneo
(
1963
)
- 20 anos de Vanguardia
(
1964
)
- Concierto en el Philarmonic Hall de New York
(
1965
)
- Historia del Tango Vol. 1. La guardia Vieja
(
1967
)
- Historia del Tango Vol. 2. Epoca Romantica
(
1967
)
- Maria de Buenos Aires
(
1968
)
- Balada para un loco. Amelita Baltar interpreta a Piazzolla y Ferrer
(
1969
)
- Adios Nonino
(
1969
)
- Concierto para quinteto
(
1970
)
- Pulsacion
(
1970
)
- Musica contemporanea de la Ciudad de Buenos Aires Vol. 1
(
1971
)
- Musica contemporanea de la Ciudad de Buenos Aires Vol. 2
(
1972
)
- Roma 1972
(
1972
)
- Libertango
(
1974
)
- Reunion Cumbre (Summit)
(
1974
)
- With Amelita Baltar
(
1974
)
- Suite Troileana
(
1975
)
- Viaje de Bodas
(
1975
)
- Il Pleut Sur Santiago
(
1976
)
- Persecuta o Piazzolla 77
(
1977
)
- Chador o Piazzolla 78
(
1978
)
- Biyuya
(
1979
)
- Suite Punta del Este
(
1982
)
- Concierto de Nacar
(
1983
)
- SWF Rundfunkorchester
(
1983
)
- Enrico IV
(
1984
)
- Green Studio
(
1984
)
- Teatro Nazionale di Milano
(
1984
)
- El Exilio de Gardel
(
1985
)
- Tango: Zero Hour
(
1986
)
- The New Tango
(
1987
)
- Sur
(
1988
)
- Hommage a Liege: Concierto para Bandoneon y Guitarra/Historia del Tango
(
1988
).
- La Camorra
(
1989
)
- Famille d'artistes
(
1989
).
- The Lausanne Concert
(
1989
)
- Bandoneon Sinfonico
(
1990
)
- The Rough Dancer and the Cyclical Night (Tango Apasionado)
(
1991
)
- Five Tango Sensations
(
1991
).
- Original Tangos from Argentina
(
1992
)
- The Central Park Concert 1987
(
1994
)