Asmakuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nikola Teslak hainbat asmakuntza egin zituen bere bizitzan, bereziki elektrizitate eta elektromagnetismoarekin loturik. Irudian, Tesla bere laborategian .

Asmakuntza edo asmakizuna ezaugarri, propietate eta erabilera berriak dituen objektu , teknika edo prozesua da. Historian zehar izandako asmakuntzak erosotasuna eta bizi-kalitatea hobetu izan dituzte gehienetan; armen kasuan esaterako horrela izan ez bada ere. Aspaldiko gizakiek asmakizunak oinarrizko beharrak (janaria, loa, berotasuna,... ) asetzeko gauzatu zituzten. Gaur egun aldiz, kontsumo-gizartearen baitan, asmakizunek hain oinarrizkoak ez diren nahiak asetzeko balio dute.

Asmakizunak eratzeko orduan, garrantzitsua izaten da diseinua : material eta piezen aukeraketa eta erabilgarritasuna, ergonomia izeneko arloaren baitan aztertzen dena. Egun, asmakuntzarako prozedura sistematikoak erabiltzen badira ere, irudimena ere faktore garrantzitsu da asmakuntzak sortzeko.


Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


Zientzia Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .