Wikipedia, Entziklopedia askea
Ashikaga shogunerria
(
japonieraz
:
足利幕府
,
Ashikaga bakufu
?
)
Ashikaga klaneko
shogunek
1336
eta
1573
bitartean ezarritako bigarren erregimen feudal militarra izan zen. Garai hau,
Muromachi Aroa
bezala ere ezagutzen da, eta, bere izena,
Kiotoko
Muromachi guneari zor dio,
shogunerri
honetako hirugarren shoguna izan zen Yoshimitsuk, bere egoitza ezarri zuen tokia dena.
Shogunerri hau
Ashikaga Takaujik
sortu zuen, Enperadorearen alde zegoena aurreko
Kamakura shogunerriaren
aurka, Ashikaga klanak, gobernu inperialarekin banatutako boterea izan baitzuen, Kamakura shogunerriak izan zuena baino are handiagoa. Baina shogunerri ahul bat izan zen, Kamakura shogunerriarekin edo
Tokugawa shogunerriarekin
alderatuz gero. Tokiko botere gehiena, oraindik, probintzietako
daimy?en
esku zegoen, eta shogunerriaren botere militarra, nagusiki, hauek Ashikaga klanari zioten leialtasunaren mende zegoen. Daimyoen feudoak geroz eta boteretsuago bihurtzen ari zirenez, eta botere egarria zutenez, honek, shogunerriaren amaieran, gerra zibil bat eragin zuen,
Sengoku Aroa
bezala ere ezagutzen dena.
Ashikaga shogunerria,
1573an
suntsitua izan zen,
Oda Nobunagak
, shogunerri honetako hamabosgarren eta azken shoguna izan zen Yoshiaki kargutik bota zuenean, Kiototik kanporatuz. Ordutik aurrera, hogeitamar urte igaroko ziren,
1603
arte, urte honetan, Japoniako azken shogunerria ezarri zelarik, Tokugawa shogunerria.
- Ashikaga Takauji
(
1305
?
1358
) (r.
1338
?
1358
)
- Ashikaga Yoshiakira
(
1330
?
1368
) (r.
1359
?
1368
)
- Ashikaga Yoshimitsu
(
1358
?
1408
) (r.
1368
?
1394
)
- Ashikaga Yoshimochi
(
1386
?
1428
) (r.
1395
?
1423
)
- Ashikaga Yoshikazu
(
1407
?
1425
) (r.
1423
?
1425
)
- Ashikaga Yoshinori
(
1394
?
1441
) (r.
1429
?
1441
)
- Ashikaga Yoshikatsu
(
1434
?
1443
) (r.
1442
?
1443
)
- Ashikaga Yoshimasa
(
1436
?
1490
) (r.
1449
?
1473
)
- Ashikaga Yoshihisa
(
1465
?
1489
) (r.
1474
?
1489
)
- Ashikaga Yoshitane
(
1466
?
1523
) (r.
1490
?
1493
,
1508
?
1521
)
- Ashikaga Yoshizumi
(
1480
?
1511
) (r.
1495
?
1508
)
- Ashikaga Yoshiharu
(
1510
?
1550
) (r.
1522
?
1547
)
- Ashikaga Yoshiteru
(
1536
?
1565
) (r.
1547
?
1565
)
- Ashikaga Yoshihide
(
1540
?
1568
) (r.
1568
)
- Ashikaga Yoshiaki
(
1537
?
1597
) (r.
1568
?
1573
)