Wikipedia, Entziklopedia askea
Artur erregea
[1]
(
galeseraz
eta
ingelesez
:
Arthur
;
bretainieraz
:
Arzhur
) europar literaturako pertsonai nabarmena da, bereziki literatur ingeles eta
frantsesean
. Horietan,
errege
ideal gisa agertzen da, bai gudan bai bake garaian. Zenbait
Erdi Aroko
testu berantiarren arabera,
VI. mendearen
hasieran Artur erregea Britainia
saxoi
inbaditzaileetatik defendatu zuen
britoien
buruzagia zen. Artur erregearen kondaira
ingeles koroaren eta galesen arteko borroken epelean
agertu zen. Bere historia kondaira eta literaturaren tartean dago; tradizio luzeko kondaira izanik, Britainia Handian aztergai eta eztabaidagai izaten jarraitzen du. Hala ere, egiaztatutzat jotzen da Artur ez dela pertsonaia historikoa.
Arturri buruzko lehengo aipamenak literatura zeltan aurki ditzakegu,
Y Gododdin
bezalako galestar olerkietan. Hala ere, aipamen horietan, adibidez, Nennius deitutako idazle baten kontakizunean, Artur jainko gales bat da, soila eta aspergarria, gero bihurtuko zen errege gerlariaren istoriotik urruti.
[2]
Pertsonaia hau egungo formaz aurreneko aldiz
Godofredo Monmouthekoaren
Historia Regum Britanniae
idazlanean agertzen da, eta egile horrek zehaztu zituen kondairaren ezaugarri nagusienak. Godofredok kontatzen duenez, Artur saxoiak garaitu zituen Bretainiako erregea zen, Britainiar Uharteetan inperio bat ezarriz. Bere kontakizunean pertsonaia ezberdinak agertzen dira:
Uther Pendragon
, Arturen aita;
Merlin
haren azti kontseilaria, edo
Excalibur
ezpata bezalako elementuak; Arturen jaiotza ere aipatzen da
Tintagelen
, bai eta Arturren azken guda
Mordreden
aurka,
Camlanngo guduan
eta bere ondorengo erretiroa
Avalon
uhartera.
XII. mende
hasieran, Artur
Bretainiako Materia
bezala ezagutzen den kondaira sorten zikloko pertsonaia nagusia izan zen,
frantsesezko
erromantze ugarietan agertuz.
Chretien de Troyes
beste zenbait oinarrizko elementu gehitu zizkion kondairari, horien artean
Sir Lantzelot Aintzirakoa
eta
Grial Santuaren
ingurukoak. Erdi Aroaren ondoren, literatura arturikoaren nolabaiteko gainbehera etorri zen, baina XIX. mendean berpiztu egin zen eta XXI. mende hasieran indar-indarrean dirau, bai literaturan bai eta beste hainbat arteetan.