Wikipedia, Entziklopedia askea
Arte figuratiboa errealitatearen errepresentazio zuzena izan daiteke (
Un Moulage sur Nature
,
Edouard Dantan
, 1887).
Arte figuratiboa
,
figuratibismoa
edo
errepresentazio artea
arte abstraktuaren
aurka errealitatearen errepresentazioan oinarritzen den artea da. Irudiak identifikatu egiten dira arazorik gabe. Batzutan benekotasuna bilatzen du, erabateko errealismoa, adibidez
hiperrealismoan
; bestetan modu batez aldatzen ditu, esaterako, jatorrizko irudia idealizatuz edo,
karikaturetan
bezala, elementu batzuk handituz.
[1]
. Bigarren joera horretan tendentzia desberdinak egon daitezke:
sinbolismo
,
eskematismo
,
kolosalismo
,
hieratismo
,
espresionismo
...
Arte figuratiboan oso ohikoa da
modeloak
erabiltzea, bai hasierako zehestasunak hartzeko baita ere lan osoa errealitatearen errepresentazio zuzena izateko.
Figuratibismoaren barruan
paisaia
oso garrantzitsua da. Paisaiak margolariari aukera ematen dio pertsonen eta inguruko elementuen arteko loturak sortzeko.
- ↑
Ian Chilvers eta batzuk:
Diccionario de Arte
, Alianza, 1992, 260.or.