Wikipedia, Entziklopedia askea
Artatxikia
nekazaritzan
erabiltzen diren
hazi
txikiko hainbat
zereal
izendatzeko erabiltzen den terminoa da. Ez dute talde
taxonomikorik
eratzen, talde funtzional edo agronomikoa baizik. Talde honetako espezieen arteko funtsezko antzekotasuna da ekoizpenerako ingurune zailetan landatzen diren hazi txikiko
belarrak
izatea. Historiaurrean bere garrantzia egungoa baino handiagoa izan zen.
Artatxikien baitan hainbat
generotako
espezieak daude sarturik, gehienbat
Poaceae
familiako
Panicoideae
subfamiliakoak.
FAOren
arabera
[1]
, gehien landatutako espezieak, garrantziaren arabera, hauek dira:
- Perla artatxikia
(
Pennisetum glaucum
)
- Artatxiki iletsua
(
Setaria italica
)
- Artatxiki arrunta
(
Panicum miliaceum
)
- Hatz artatxikia
(
Eleusine coracana
)
Beste espezie aipagarri batzuk:
Tefa
(
Eragrostis tef
) eta
fonioa
(
Digitaria exilis
) ere artatxikitzat hartzen dira batzuetan. Zenbaiten iritziz,
basartoa
ere (
Sorghum
spp.) artatxikia da.