Aretxabaletako udaletxea
edota
Arratabe jauregia
Gipuzkoako
Debagoiena
eskualdeko
Aretxabaleta
udalerriko udalaren egoitza da. Arratabe jauregian kokatua dago.
Andre Mariaren Jasokundearen elizaren
alboan eta
Otalora jauregitik
hurbil.
1726 urtean oinetxe modura eraiki zuen Maria Isabel de Otalorak, Enrique Antonio Arratabe Araotzen alargunak
[1]
. Aurrez bertan izan zen Uribe jauregiaren materialaz gain
Eskoriatzako
beste eraikin bateko harriak ere erabili ziren Arratabe jauregia eraikitzeko. Estilo
barrokoan
eraiki zen.
1986 urtean Aretxabaletako udalak erosi zuen eta udaletxe bihurtu zuen.
Oinplano errektangularra duen eraikina da eta lau isuritako teilatua du. Behe solairua eta lehen solairuaz gain ganbara zabal bat ere badu, erakusketak egiteko eta hitzaldiak emateko erabiltzen dena. Teilatuan leiho bat ateratzen da, elementu errektangular batean
[2]
.
Egurrezko atea du, burdinez hornitua, eta aurrean metrobeteko altuerako burdinezko hesia, apaingarri ederrak dituena. Goiko leihoetan balkoiak daude, bai eta Otalora kalera ematen duten leihoetan ere. Atzealdean, jauregiaren lorategira emanez, miradore zuri bat dago.
Fatxadan daukan elementurik ikusgarriena eraikinaren ertzean dagoen armarri berezia da. Lau zatitan banaturik dago, lehenengoan Arratabe familiaren armarria ikusten da (lau otso ibiltari goiko aldean, urrezko hiru banda erdian, eta zilarrezko bost zerrenda azpiko aldean) eta gainerako hiruretan Otalora, Galartza eta Araoz-Lazarraga familien aliantza-armarriak ageri dira.
Familien armarrien inguruan hainbat elementu ageri dira: bi lamia, lehoi buru bat, bi lehoi zutitu eta bi aingeru
[3]
.