- Artikulu hau hegaztiari buruzkoa da; euskal ikurra gaitzat duena beste hau da: ≪
Arrano Beltza
≫
Arrano beltz
a (
Aquila chrysaetos
)
Accipitridae
subfamiliako
hegazti harraparia
da,
Ipar Hemisferioan
ezagunenetariko bat dena. Ar eta eme, bikoteka bizi ohi dira,
Europako
eskualde batzuetan,
Asian
eta
Ipar Amerikan
, batez ere.
Iberiar penintsulan
oso bikote gutxi geratzen da; eta
Euskal Herrian
bat edo bi besterik ez,
Irunberri
inguruan.
Euskal Herriko hegazti harrapari eder eta lirainenetako bat da; Euskal Herriko
arrano
rik handiena den arren, ez dago oso hedatuta gure lurraldean eta
Arabako Mendietan
eta
Pirinioetan
bizi diren bikote gutxi batzuek osatzen dute gure inguruko populazioa.
Hegazti harrapari handia, luma arreak, isats biribila, eta moko eta atzapar sendoak ditu. Beltza esaten zaion arren, marroi iluna da, buruan lepoan baina argiagoa. Arrano beltzaren hegoen luzera 2
metro
baino gehiagokoa izan daiteke. Emearen pisua 6 kg da inoiz eta arra txikiagoa da, hegazti harrapari guztietan gertatzen den moduan.
Europa kontinentean tamaina aldetik bigarrena da, soilik
itsas arrano buztanzuriaren
atzetik dago. Burualde oso sendoa, hego handiak eta buztan nahiko luzea ditu. Helduak marroixkak izan ohi dira eta aurpegi eta kokote aldean urre-koloreko tonalitateak izaten dituzte. Buztana beltza da, muturrean apur bat argiagoa. Azpialdea marroia da, gune argiago batzuekin. Gazteak ilunagoak izaten dira. Hegoen erdialdean eta buztanaren behealdean orban zuri bereizgarriak beha daitezke. Orban horiek joaten dira, gaztea heldutan izango duen lumajea hartuz doan heinean.
Orokorrean, espezie isila da, baina batzuetan txistu apal bat egiten du, bai hegan, bai pausatuta dagoenean ere.
Oso arrano handia da (Europako bigarrena eta Euskal Herriko handiena) eta oso bizkorra ere bai. 250 km/h-ko abiadura hartzen du airetik amiltzen denean. Abiadura hori hegazti bakar batek gainditzen du:
belatz handia
k (350 km/h gaindi dezake), munduko animaliarik bizkorrena. Beraz, arrano beltza munduko bigarren animaliarik azkarrena da: meritu handiko gauza da, haren tamaina eta pisua kontuan hartuta.
Europako bigarrena izanda ere, indarrari dagokionez, Europako arranorik indartsuena da. Erpe luze eta zorrotzak ditu, hanka lodiak eta trinkoak estutze ahalmen handia emanez. Azeri heldua eta basakatu heldua hiltzeko gai da, normalean haren dietan sartzen ez badira ere (oso arriskutsuak baitira, batez ere basakatua).
Haren harrapakinen artean, 15 kg-ko animaliak sartzen dira, orkatz kumeak barne. Animalia hain handiak hil eta airean eramateko gaitasunak haren indarra argi erakusten du.
Munduko hainbat inperio eta herritan arrano beltzaren irudia erabilia izan da indarra erakusteko, betidanik ezaguna izan da beraz arrano beltzaren indarra: besteak beste, Erromako inperioa eta Euskal Herria ditugu, Nafarroako armarrian zigilu propiotzat erabiltzen baitzuen Antso VII.ak.
- Aquila chrysaetos
(Linnaeus, 1758)
?
Eurasia
,
Iberiar penintsula
izan ezik, mendebaldeko
Siberiaraino
.
- Aquila chrysaetos canadensis
(Linnaeus, 1758)
?
Ipar Amerika
.
- Aquila chrysaetos kamtschatica
Severtzov, 1888
? Ekialdeko
Siberia
,
Altai mendietatik
Kamtxatkaraino
.
- Aquila chrysaetos daphanea
Severtzov
, 1888
? Hegoaldeko
Kazakhstandik
Mantxuria
eta hego-mendebaldeko
Txinaraino
eta baita iparraldeko
India
eta
Pakistan
ere.
- Aquila chrysaetos homeryi
Severtzov, 1888
?
Iberiar penintsula
eta iparraldeko
Afrika
, baita
Turkia
eta
Iranen
ere.
- Aquila chrysaetos japonica
Severtzov, 1888
?
Japonia
eta
Korea
.
Ia mundu guztian hedaturik dago.
Ipar Amerikan
,
Eurasian
eta
iparraldeko Afrikan
bizi da, baita
Britainia Handia
,
Japonia
eta
Mediterraneoko
uharteetan ere.
Erdialdeko Europako
populazioa asko gutxitu da azken hamarkadetan gizakiaren eraginez eta garai batean ugari zeuden lekuan ez dago alerik. Egun,
mendebaldeko Europan
Eskozia
,
Norvegia
,
Alpeak
,
Italia
eta
Iberiar penintsulan
soilik dira, nahiz eta 2001ean 35 ale askatu ziren
Irlandan
.
Euskal Herrian
Arabako mendietan
eta Pirinioetan bizi da.
Araban
,
Izki aldean
eta Errioxa eta Nafarroarekin muga egiten duen inguruan ikus daitezke, eta
Pirinioetan
,
Nafarroa
,
Nafarroa Beherean
eta
Zuberoan
. Araban zortzi bikote daudela jotzen da eta Pirinioetan, hamahiru baino ez.
Baso
eta zelaiak ugari diren ingurune menditsuetan bizi ohi da hegazti hau. Kumeak gurasoengandik gertu gelditzen dira bizitzen, lurraldetik kanpora egin gabe.
Urtez urte txandakatzen dituzten hainbat habia eratzen dituzte beren lurraldean. Batez ere
kareharrizko
harkaitzetako kobazulo eta erlaitzetan eratzen dituzte habiak, baina badira zuhaitzen adaburuetan habia eraikitzen dutenak ere. Nahiko sinpleak izan ohi dira.
Pinu
eta
arteen
adarrekin eratzen dute oinarria eta pinu-hostoez estaltzen dute. Umatze-garai bakoitzeko pisu berriak gehitzen zaizkio eta ohikoa da hainbat urteren ostean metro bateko altuera eta bi metroko zabalera izatera iristea.
Tamaina ertain eta txikiko
ugaztunez
elikatzen dira, batez ere. Hegaztiak (
usoak
,
usapalak
,
eskinosoa
k,
basoilarrak
) eta
narrastiak
ere ehizatzen dituzte eta noizbehinka sarraskiez ere elikatzen dira. Ehizarako behe-hegaldiak egiten ditu eta harrapakinarengandik gertu dagoenean, haren gainera amiltzen da, abiadura handiz. Gazteak gurasoek elikatzen dituzte independizatzen diren arte eta, normalean, ugaztunen ordez, hegaztiak ematen dizkiete, ziurrenik, gazteek hobeto digeritzen dituztelako.
Ugal garaia martxoa inguruan hasten da eta normalean, beren lurraldean bertan ugaltzen dira. Ugalketaren ostean, emeak 1 eta 3
arrautza
bitartean erruten ditu eta 45 egunez txitatzen ditu. Zuriak izaten dira eta 77 x 59 mm-ko tamaina eta 140 g-ko pisua izaten dute. Kumeek lumajea guztiz zuria izaten dute. Txito bat baino gehiago jaiotzen badira, lehenengoak lehen hegalaldia 50 egun ingurura egiten du. Gainerakoak, normalean, hil egiten dira, gurasoek ez baitituzte zaintzen eta lehen kumeak, indar nahikoa duenean, habiatik botatzen baititu.
Hegazti
monogamoak
dira. Ez dute harrapari naturalik. Beren ekosistemetako super-harrapariak dira, elikadura katean goian baitaude.
Munduan mehatxurik gabe sailkatu du arrano beltza
IUCN
erakundeak, banaketa eremu zabala (20.000 km baino gehiago) duelako, batez ere. Halaber, populazioa oso handia da (10.000 heldu baino gehiago) eta azken hiru belaunaldietan kopurua ez da % 30 baino gehiago murriztu (populazioa egonkorra da, beraz).
Europan arrarotzat jotzen bada ere (hau da, mehatxurik gabea oraindik ere) Hegaztien Zuzentarauan eta CITES eta Bonn hitzarmenetan jasota dago. Espainiako Espezie Mehatxatuen Katalogoak zaurgarritzat jotzen du.
Zenbait lekutan, elektrokuzioek eragina dute, eta beste batzuetan pozoiengatik edota tiroz ere hiltzen direla ikusi da. Bestalde,
untxien
beherakadak (
pneumonia
birikoagatik) elikagaiak murriztu dizkio. Gainera, habiatik gertu egiten diren kirolek (
eskalada
,
xendazaletasuna
, etab.) ere ez diote mesederik egiten.
Arranoetan handienetakoa eta sendoenetakoa da, elezahar askoren iturri, eta lurralde askotan indarraren iruditzat hartua.