한국   대만   중국   일본 
Aroa Arrizubieta - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Aroa Arrizubieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aroa Arrizubieta

Bizitza
Jaiotza Gasteiz , 2001 (22/23 urte)
Herrialdea   Araba , Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak bertsolaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Gazte Koordinadora Sozialista
Aroa Arrizubieta ezkerretik hasita bigarren bertsolaria, Arabako Eskolarteko txapelketan .

Aroa Arrizubieta Barredo ( Gasteiz , Araba , 2001 ) Arabako bertsolaria da. Euskal Herriko eskolarteko txapeldun izan zen eta 2024an Arabako txapelketa nagusia irabazi zuen.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Armentia ikastolan bertsozaletu zen eta 2013ko eskolarteko topaketan hartu zuen parte. 2016an eta 2017an Arabako Eskolartekoa irabazi zuen eta 2017an Euskal Herriko Eskolartekoa irabazten duen lehenengo arabarra izan zen [1] . 2019 urtean Arabako Bertsolari Txapelketa nagusiko finalerako sailkatu zen [2] eta hirugarrenez irabazi zuen Arabako eskolartekoa.

2024an bigarrenez sailkatu da Arabako Txapelketako finalera [3] eta Manex Agirrerekin buruz burukoa jokatuta txapelduna izan zen.

Palmaresa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Txapelketak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Sariak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]