Armando Diaz
(
Napoli
,
1861eko
abenduaren 5a
-
Erroma
,
1928ko
otsailaren 29a
)
espainiar
jatorriko
italiar
jeneral
eta
marexala
izan zen. Italiako armadan, komandante izan zen
Italia-Turkia Gerran
(1911-1912) eta Estatu Nagusiaren parte bilakatu zen
Luigi Cadornaren
agintepean
Lehen Mundu Gerraren
hasieraren ondoren, 1914ko abuztuan. Aurrerago, Cadornaren porroten ondorioz Italiako armaden agintari nagusia bihurtu zen eta Piave Ibaiko guduan garaipen esanguratsua lortu zuen, eta geroago emaitza bera izan zuen Vittorio Venetoko guduan Italiar Fronteari amaiera eman zion. Ekintza gogoangarri horiengatik Lehen Mundu Gerrako jeneralik onenetakotzat jotzen da.
Napoli-n
jaio zen, espainiar eta italiar jaorriko familia batean. Aita Lodovico Diaz itsas armadaren jenerala zuen eta ama, Irene Cecconiren semea. Armando Diazek Napoliko Eskola Militarrean hasi zituen ikasketak
Turingo
Akademia Militarrera mugitu baino lehen; han,
1884
an,
artilleriako
ofizial titulua jaso zuen. Garai hartan, kazetar batek honela deskribatu zuen: "
Erdiko gorpuzkerakoa, azal ilundua, ile beltza grisa bihurtzekotan eta begietan distira txiki bat...Soldadu gisa diziplina handikoa zen, eta arau zorrotzak ezartzen zien bere soldaduei, bera ere bete behar zituena. Normalean lasaia.
[1]
Hasieran 10. Artilleria Erregimenduan parte hartu zuen, baina 1890e3an, kapitain titulua jaso zuenean, 1. Artilleria Erregimendura aldatu zuten. 1894an Gerra Eskolan ikasketak egitn eta ikastaro guztiak klaseko lehena izaten bukatzen zituen. Amaitu eta gero
Alberto Pollio
jeneralaren agindupean jarri zen.
1899an, jeneral mailara igo zuten eta 26. Infanteria Erregimentuaren Batailoi bat agindu zuen
1905ean lotinant jeneral titulua jaso zuen eta 1910ean Italiar-Turkiar Gerran parte hartu zuen. 1912an Zanzuren, Libian borrokatzen, zauritua izan zen baina azkar sendatu zen.
[2]
Lehen Mundu Gerra hasi zenean Luigi Cadornaren agindupean geratu zen unitateen operazioen agintari gisa. 1916ko ekainean 2 izarreko jeneral maila jaso zuen eta 49. dibisioa eta 23. armada gorputzak agindu zituen, hurrenez hurren.
Caporettoko gudua
porrot osoa izan zen italiar armadarentzan: horrengatik, 1917ko azaroaren 8an Luigi Cadorna jenerala ordezkatzeko agindua jaso zuen. Monte Grappan berrantolatu zuen geratzen zen italiar armada eta defentsa latza egin zuen han. 1918ko udan Piave ibaiko guduan garaipen handia izan zuen eta aurrerago 1,4 milioi italiar soldadu zuzendu zituen Vittorio Venetoko guduan, Italiar Frontearen azken gudua. Haren
Bolletino della Victoria
rekin (Garaipenaren aitorpena) famatua egin zen; horrekin gerraren amaieraren berria eman zuen.
1921eko azaroaren 1ean Kansas Cityra joan zen Askatasunaren Memoriala irekitzeko, Gerraostean Diaz senatari titulua jaso zuen eta 1921ean
Viktor Emanuel III Erregeak
Duce della Vittoria
noblezia-titulua eman zion.
Benito Mussolinik
Gerra Ministro bihurtu zuen Diaz eta marexal titulua eman zion. 1928an Erroman hil zen. Bi ume izan zituen.