Arkitektura
giza habitataren espazioaren diseinuaz ?bereziki
eraikin
eta egituren diseinuaz? arduratzen den
zientzia
eta
artea
da
[1]
. Gaur egun arkitekturaren diziplinatik kanpo jo arren, bai
hirigintza
bai
ingeniaritza zibila
oso estuki lotuta daude arkitektoen zereginarekin. Izan ere, arkitektura oso diziplina zabala da, artea eta teknika batzen dituena.
Gizakiak bere lehen etxebizitzak eraiki zituenean sortu zen arkitektura, eta atal desberdinak ditu eraikuntza bakoitzaren erabilpenaren arabera:
- arkitektura zibila, eraikin eta monumentu publiko edo pribatuak eraikitzeko artea
- arkitektura militarra,
harresi
eta
gotorlekuak
egiteko artea
- arkitektura hidraulikoa, ura garraiatu eta erabiltzeko edo horren azpian eraikitzeko artea
- ontzi arkitektura,
itsasontziak
egiteko artea;
- arkitektura erlijiozkoa,
tenplu
,
monasterio
,
hilobi
eta bestelako erlijiozko eraikinak eraikitzeko artea.
Arkitekturaren
diseinuak
lantzen ditu
masa
,
espazioa
,
bolumena
, testura,
argia
,
ekaiak
,
planoak
eta elementu pragmatikoak, bai eta kostuak, eraikuntza eta teknologia, helburu estetikoa, funtzionala eta, maiz, artistikoa lortzeko.
Hainbat
zibilizazio
historiko, askotan, euren arkitektura-lanen bidez ezagutzen dira batez ere, baita zenbait hiri, eskualde eta kultura ere. Eraikin batzuk,
Egiptoko piramideak
eta
Partenoia
esaterako, kultura ikurrak dira, eta kontzientzia publikoaren katebegi garrantzitsu bat osatzen dute.
Arkitektura
terminoa
latineko
architectura
terminotik dator, eta hau, era berean,
arkhitekton
(αρχιτεκτων) izen
grezieratik
: ?ρχι-,
arkhi-
, "buru", "buruzagi" edo "nagusi" eta τ?κτων,
tekton
, "egile", "sortzaile" edo "zurgin"
[2]
. Horrela
eraikitzaile nagusi
edo esan nahi du.
Hasiera batean, eraikuntzak bi balditzen arabera garatu ziren:
beharra (aterpea, segurtasuna, gurtza, etab.) eta baliabideak (
ekai
eskuragarriak eta trebetasun teknikoak). Giza kultura garatu zen heinean eta ezagutza formalizatuz ahozko tradizio eta praktikaren bidez, eraikuntza
lanbide
bihurtu zen. Horien arteko emaitza landu eta errespetatuenei "arkitektura" izena ematen zaie. Arrakasta arkitektonikoa proba eta akats prozesu baten emaitza izan zela jotzen da, gero eta proba gutxiagorekin eta gero eta erreplikazio gehiagorekin, prozesuaren emaitzek geroz eta gogobetetasun handiagoa izan baitzuten. "
Herri arkitektura
" deitzen den hori, munduko alde askotan sortzen jarraitzen du.
Lehenengo giza kokalekuak
landa-eremuan
garatu ziren. Zenbait kasutan oso azkar hazi eta eboluzionatu eta
herriguneak
sortu ziren, hala nola Anatolian
Catal Hoyuk
eta
Indus haraneko
kulturako
Mohenjo Daro
.
Neolitoko
kokaleku nagusien artean daude
Gobekli Tepe
eta
Catal Hoyuk
Turkian,
Jeriko
Ekialde Hurbilean,
Mehrgarh
Pakistanen,
Knap of Howar
eta
Skara Brae
Eskozian
, eta
Cucuteni-Trypillia kulturako
kokalekuak
Errumanian
,
Moldavian
eta
Ukrainan
.
Antzinako zibilizazio
askotan,
Egipto
eta
Mesopotamian
esaterako, arkitekturak eta hirigintzak jainkoekiko eta
naturaz gaindikoarekiko
konpromiso etengabea islatzen zuten, eta horregatik askok
monumentaltasunera
jotzen zuten arkitekturan, agintariaren botere politikoa, elite agintaria edo estatua bera sinbolikoki irudikatzeko.
Piramideak
,
mastabak
eta
zigurat
izeneko eraikuntza motak izan ziren ohargarrienak garai hartan.
Antzinako Grezian
neurri txikiagoko eraikuntzak altxatu ziren.
Harmonia
bilatzen zuten bai eraikin bateko atalen artean eta bai eraikuntza moten artean. Gainerako arteetan bezala honetan ere
logika
erabili zuten eta garrantzi handia eman zioten eraikuntza bakoitzaren erabilpenari. Tenplua eta jauregiak izan ziren eraikuntza mota nagusiak eta ubideak, estolderia, etab. asmatu zituzten hartarako.
Erromatarren garaian
eraikuntza handiak egin ziren, baina ordura arteko joerak bateratuz erabilpena ere kontutan hartu zuten eta hainbat behar desberdin betetzeko eraikuntza mota asko altxatu zuten (
termak
,
anfiteatroak
,
ubideak
, etxeak, jauregiak…). Oso garrantzitsuak dira eraikuntza publikoak eta administraziorakoak.
Europan,
Erdi Aroan
, artisauek
gremioak
eratu zituzten beren lanbideak antolatzeko, eta arkitektoaren papera, normalean,
harginak
edo
zurginak
zuen.
Eraikuntza nagusiak elizak eta katedralak izan ziren
[3]
.
900tik
aurrera, elizgizon eta merkatarien joan-etorriek ezagutza arkitektonikoa hedatu zuten Europan zehar, lehenik
Erromanikoa
eta ondoren
Gotikoa
barreiatuz. Lehenaren ezaugarri dira eraikuntza sendoak eta
erdi puntuko arkuak
. Gotikoarenak aldiz arintasuna, argia eta
arku zorrotzak
dira.
Gainera, Erdi Aroko ondare arkitektonikoaren zati esanguratsu bat
gaztelu
eta
harresiak
dira. Balkanetatik Espainiara, eta Maltatik Estoniara, eraikuntza hauek Europako ondarearen zati garrantzitsu bat dira.
- Sakontzeko, irakurri: ≪
Pizkundetar arkitektura
≫ eta ≪
Arkitektura barrokoa
≫
Pizkundean
, Europan garatua
XV. mendetik
aurrera
Florentzian
sortu zenetik
[4]
, ikaskuntza
klasikoaren
berpiztea izan zen
Humanismoaren
garapenak lagundua. Eraikinak arkitekto espezifikoei egotzi zitzaizkien (
Brunelleschi
,
Alberti
,
Michelangelo
,
Palladio
...) eta norbanakoaren garrantzia indartu. Oraindik ez zegoen lerro banatzailerik
artista
, arkitekto eta ingeniarien artean. Pizkunde honek zientzia eta ingeniaritzaren loraldia ekarri zuen, eraikinen
proportzio
eta egituran eragina izan zuena. Garai hartan, posible zen artista batek
zubi
bat diseinatzea, egitura-kalkuluak egitea jeneralisten eskura baitzegoen.
Estilo
barrokoan
, sentimenduen isla zen arkitekturaren xedea. Argiaren eta kolorearen trataera berezia azaltzen da orduko eraikuntzetan.
XIX. mendeko arkitektura irakaskuntza formalistak, adibidez
Ecole des Beaux-Arts
Frantzian, asko azpimarratu zuen marrazki ederrak sortzea, eta gutxi testuingurua eta egingarritasuna.
Neoklasiko
eta
Erromantizismoarekin
, garai klasikoko, erromanikoko eta gotikoko ezaugarriak nagusitu ziren berriro.
Industria Iraultzak
atea ireki zuen masa-ekoizpenerako eta kontsumorako. Estetika irizpide bihurtu zen klase ertainarentzat, apaingarriak merketu baitziren prozesu industrialen garapenarekin. Herri arkitektura ere, geroz eta apaingarriagoa bihurtu zen, eredu-liburuetan eta arkitektura-aldizkarietan aurkitutako ezaugarriak konbinatuz (
arkitektura eklektikoa
). Aurrerago,
Art Nouveau
eta
Art Deco
estiloak garatu ziren, batez ere estetika berezitu batean oinarritzen zirenak.
Garai honetan garatu zen
hormigoizko
eta
burdinazko
eraikuntza.
XX. mendearen hasieran, arkitektura historizistaren eta dekorazio landuaren gehiegizko garrantziak pentsamendu-lerro berri ugari sortu zituen,
arkitektura modernoaren
aitzindari izan zirenak. Horien artean
Deutscher Werkbund
nabarmentzen da, 1907an sortua makinaz egindako objektuak kalitate hobean ekoizteko.
Industria-diseinuaren
goraldia une honetan ezarri ohi da. Bide honi jarraituz,
Bauhaus
eskolak,
Weimarren
1919an sortua, arkitekturaren funtsa berdefinitzen saiatu zen, oinarri berriak
artean
,
eskulanean
eta
teknologian
ezarriz.
Arrazionalismoaren
garaian teknologiazko aurrerapenak hartu ziren kontutan batez ere, eta funtzioaren aldetik baliagarriak izango ziren eraikuntzak altxatu ziren.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren arrazionalismoaren eta horri kontrajartzen zaizkion zenbait estiloren arteko borroka piztu zen.
Gaur egun teknologia eta erabilpena da arkitekturan gehien lantzen diren alderdiak.
Azkeneko urteak iraultza digitalaren urteak izan dira arkitekturaren esparruan. Ordenagailu bidezko diseinua erabat hedatu da, eta konputagailua adierazpen-tresna izateaz gain forma berrien sortzaile ere bihurtzen ari da. Honen adibide aipagarrienetako bat
Frank Gehryren
Bilboko
Guggenheim Museoa
da.
Gaur egun arkitektura kontzeptua beste jarduera batzuetan ere erabiltzen da, batik bat, sistema konplexuen diseinuaz hitz egitean:
Konputagailuen arkitektura
esaterako.
Vitruvio
antzinako arkitektoak (I. mendea K.a.) "De Architectura" liburuan dioenez, arkitektura hiru printzipio nagusitan oinarritzen da:
Firmitas, Utilitas, Venustas
(Sendotasuna, Erabilgarritasuna, Edertasuna). Arkitektura, beraz, hiru osagai hauen orekan aurki daiteke eta oreka honetatik kanpo ez litzateke egongo "benetako arkitekturarik".
Pizkundean
,
Leon Battista Albertik
hamar liburuz osatutako "
De re aedificatoria
" arkitektura-tratatu ezaguna idatzi zuen
[3]
, Vitruvioren ideiak birmoldatuz, eta
proportzioaren
garrantzia azpimarratuz.
XIX. mendearen hasieran,
Jean-Nicolas-Louis Durand
frantziarrak
eragin handiko "Precis des lecons d'architecture donnees a l'ecole polythechnique" argitaratzen du, arkitektura konposatzeko errezeta-liburu bat dena. Bertan, Durandek
eraikin
bat zati ezberdinen batuketa gisa azaltzen du.
1923an
, XX. mendeko arkitektorik famatuena den
Le Corbusierrek
arkitekturaren beste definizio hau eman zuen: "Arkitektura zera da, bolumenen joko zuhurra argipean". Horrela, argiaren eta eraikinen bolumetriaren garrantzia azpimarratu nahi izan zuen.
Le Corbusier bera
Mugimendu Moderno
izeneko korrontearen teorikoetako bat izan zen, beste arkitekto batzuekin batera. Mugimendu horrek XX. mendean arkitekturaren hizkuntzan izugarrizko aldaketa ekarri zuen, material eta teknika berrien eskutik (hormigoi armatua, altzairua, beira...).
Tradizioz, arkitektura zazpi
Arte Ederretako
bat izan da. Eraikin edo eraikuntza jakin batzuk
artelanak
dira, nagusiki forma sentigarriaren edo
estetikaren
arabera jotzen baitira. Ikuspegi horretatik, arkitekturaren bitartekoak
hormak
,
zutabeak
,
forjatuak
,
sabaiak
eta gainerako eraikuntza-elementuak izan daitezkeen arren, helburua zentzuzko espazioak sortzea da, gizakiek era guztietako jarduerak egin ahal izan ditzaten. "
Zentzua
" horretan bereiz daitezke arkitektura (arte gisa) eta eraikuntza hutsa. Horrela, gizakiak espazioan duen portaera baldintzatzeko gai da, bai fisikoki, bai emozionalki. Gaur egun, arkitekturaren jarduera nagusia babesleku eta lotarako espazioak (
etxebizitzak
) diseinatzera bideratuta dagoela uste den arren, XIX. mendetik aurrera soilik hasi ziren arkitektoak etxebizitzaren kontuaz, bizigarritasunaz eta
higieneaz
arduratzen, eta haien jarduera-eremua monumentu eta eraikin adierazgarrietatik harago zabaltzen.
Espezializazioaren bilakaera eta lan-esparruen bereizketa beste lanbide batzuen antzekoa izan da. Aurreko mendeetan, arkitektoak ez ziren eraikinak diseinatzeaz bakarrik arduratzen, baita gaur egun beste lanbide batzuei dagozkien gaiez ere.
Plazak
eta
parkeak
diseinatzen zituzten, gaur egun
hirigintza
eta
paisajismo
bezala ezagutzen den espezializazioak.
Eraikinetan erabilitako objektuen sorkuntzan espezializatzeak, hala nola
altzarien
sorkuntzan,
industria-diseinuaren
sorrera ekarri du. Gaur egun, hiri-sistemen garapena proiektatzen eta planifikatzen duten profesionalak
hirigileak
dira. Azken lanbide honek, herrialde batzuetan banandutako ikasketak ditu, beste batzuetan, bere eskuduntzak, arkitekto eta
ingeniari zibilek
garatzen dituzten bitartean, modu bateratu edo independentean.
Arkitektoak Elkargotan batzen dira lurraldeen arabera, beraien interesak babestu eta betebeharrak zaintzeko: Frantzian
Ordre des architectes
eta Espainian
Colegio de arquitectos
. Hego Euskal Herri osoko arkitektoak batzen dituena
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala
da.
Elkargoaren helburu nagusia da gizartearen interes orokorraren zerbitzura egotea, arkitektoei dagozkien zereginak hobeto egin daitezen bultzatuz, antolatuz eta elkargokideen jarduera profesional egokia zainduz.
Administrazio publikoarekin
lankidetzan aritzea arkitektoaren, arkitekturaren eta, batez ere, eraikuntza eta hirigintzaren jarduerari eragiten dion arau-esparrua ezarri edo berritzeko zereginean. Aholku eta jarraibideak ere proposatuko ditu hiriguneen
garapen iraunkorrerako
,
ingurumenaren
errespetu eta zaintzarako eta giza baliabideak, ekonomi baliabideak eta baliabide sozialak administratzeko eraikuntza prozesuetan
[5]
.
EAEn
bada arkirektura garaikidea sustatzen duen erakunde bat:
Euskadiko Arkitektura Institutua
. Bere misioak dira
[6]
:
- arkitektura herritarrei hurbiltzea eta sozialki arkitekturarekiko zaletasuna sortzea.
- arkitektura, hirigintza, paisaia eta diseinuaren inguruko pentsamendua eta eztabaida sustatzea.
- ezagutza sortzea eta, publiko espezializatutik haratago, publiko orokorrak eskuratu ahal izatea erraztea.
- Euskadiko arkitektura garaikidea nazioarteko mailan sustatzea.
Nazioarteko arkitektura sari ospetsuenetako bat
Pritzker Saria
da, 1979tik aurrera fundazio pribatu batek ematen duena. Mundu mailako sari hau irabazi dutenen artean
Rafael Moneo
tuterarra dago, 1996an irabazia
[7]
.
Beste sari batzuk:
- CHING, FRANCIS D.K.
Arkitektura-hiztegi irudiduna
. 1. argitalpena. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 2009.
ISBN 978-84-9860-054-4