Wikipedia, Entziklopedia askea
Aristokrazia
k (
grekoz
aristos
= onena +
kratos
= boterea) onenen gobernua esan nahi du. Terminoak boterea gizartearen klase gorenen esku dagoen erregimena definitzen du. Izen bera
nobleziaren
sinonimo gisa erabiltzen da.
Platon
eta
Aristotelesek
hitza haren jatorriko adieran erabili zuten. Platonen ustez, "onenak" filosofoak ziren, egiaren eta sistema etiko garbi baten bilatzaileak. Aristotelen iritziz, aristokrazia ez zen
monarkia
(bakar baten gobernua) eta
demokrazia
(herriaren gobernua) bezalakoa. Teoria aristotelikoan, gutxiengoak boterea du, guztien mesedetan. Horrela ez denean, aristokrazia
oligarkia
bihurtzen da, fakzioaren gobernua. Jatorrizko esanahitik haratago, erromatar eta greziarren arabera, aristokraziak ondo definitutako gizarte-mailak izan ziren, boterea zutenak edo ezkutuan maneiatzen zutenak.
Aintzinatik, terminoa gizarteko mailarik gorenenarekin eta gutxienenarekin identifikatu da. Goi Erdi Aroan, monarkiek ez zuten aristokrazien hazkuntza ahalbidetzen. Gorteak garatzen ziren heinean, noblezia-tituluek erreinuen politikan eragin handia zuten aristokrata berriak ahalbidetu zituzten. Praktikan, ez da historian zehar "onenen gobernuaren" adibide garrantzitsurik egon, normalean boterea erregeek edota, Aro Garaikidean, herriak baitzuten. Erregela horren salbuespen gisan,
Venezia
eta
Polonia
aipa daitezke.