Argentinako populazioa probintziaka
2001ean
.
Argentinako
demografia
atalka deskribatuko ditugu.
- Biztanle-kopurua
: Argentinak 36.260.130 biztanle zituen
2001ean
, %51.3a emakumezkoak eta %48.7a gizonezkoak zirelarik.
- Talde etniko nagusiak
: %85
europar
; %15
mestizo
,
amerindiar
eta beste.
- Biztanleen banaketa
: %87.8 hiritar, %12.2 landatar.
- Urteko hazkunde-tasa
: 8.6/1.000 (
1995
).
- Ugaltze-tasa
: 2.7/1.000 (1995).
- Heriotza-tasa
: 8.6/1.000 (1995). Haurrena: 24/1.000 (
1990
-1995).
- Bizi-itxaropena
: 68.2 urte gizonezkoengan eta 71.5 urte emakumezkoengan (1995).
- Analfabetismo-maila
: %3.8.
- Biztanleen banaketa adin-tarteka
:
- >15 aurte: %30.6.
- 15-29 urte: %23.3.
- 30-44 urte: %19.3.
- 45-59 urte: %13.9.
- 60-74 urte: %9.6.
- >74 urte: %3.3.
Buenos Airesko Hiri Autonomoan
12 milioi pertsona inguru bizi da, herrialde osoko herena alegia,
Buenos Airesek
edukita
Amerika Latinarreko
hirugarren metropoli-barrutirik handiena
Mexiko Hiria
eta
Sao Paulo
ondoren.
Horren ondoren,
Buenos Aires
(4.5 milioi inguru),
Cordoba
(3 milioi) eta
Santa Feko
(3 milioi) probintziek biztanle gehien dituztenak dira.
"Cueva de las manos",
Patagonian
.
Argentinako lehen gizakiak
Goi Paleolitoan
bizi ziren,
K. a. 10. milurtekoan
gutxi gora-behera, horren aztarnak
Santa Cruzko probintzian
(
Patagonia
) ditugularik,
leizeetako
labar-pinturak
tartean.
Espainiarrak
iritsi baino lehen bertan bizi ziren jatorrizko biztanle
amerindiarrak
hiru multzo handitan banatu ditzakegu: Alde batetik,
Andeetako
zibilizaziokoak (diagita, sanabiroi eta kometxingoiak eta ondoren
inka
jatorrizkoak), bestetik
chaco-mesopotamiko
ak (
guarani
, guaikuru eta witxiak) eta azkenik
hegoaldeko herriak
(rankel,
tehueltxe
eta
maputxeak
).
Gaur egun,
ketxua
jatorrizkoak bizi dira batez ere herrialdeko ipar-mendebaldean (
Catamarca
,
Jujuy
,
Salta
eta
Tucuman
) eta
Santiago del Esteron
.
Maputxeak
bestela hegoaldean ditugu,
Neuquen
,
Rio Negro
eta
Chubuten
hain zuzen ere.
Guaraniak
, azkenik, ipar-ekialdean,
Corrientesko probintzian
bereziki.
1830
eta
1950
artean herrialdeak 6.5 milioi etorkin
europar
jaso zituen, bereziki
italiar
eta
espainiar
jatorrizkoak (
Galizia
eta
Hego Euskal Herrikoak
batik bat), kultura argentinarrean aztarna handia utzi izan dutenak, hala nola hizkeran edo musikan.
Gaur egun ere
"gallego"
hitza erabiltzen da oro har espainiarrak izendatzeko.
Buenos Aires
hiriaren fundatzaileak izan ziren
Pedro Mendoza
eta
Juan Garai
horiengandik hasita,
XVI. mendean
, ugari dira euskal jatorriko argentinarrak; biztanleen % 10, batzuen arabera.
[erreferentzia behar]