Aretxabaleta Kirol Elkartea
Aretxabaletako
kirol
kluba da,
1946an
sortua,
futbola
,
txirrindularitza
eta
pilota
sailak ditu. Herrian eta probintzian
UDA
ezizenaz ezagutzen da.
Aretxabaleta Kirol Elkartearen armarria.
1920. hamarkadan iritsi zen futbola Aretxabaletara. Federatu gabe bada ere 1923 eta 1928 artean
Zarayamendi
izeneko taldea izan zen eta
Leintz bailarako
zein
Gasteiz
inguruko txapelketetan hartu zuen parte.
1946an, Arrasateko
Juventud Deportiva de Mondragon
taldeko presidentea zen Jose Ayalak animatuta aretxabaletarrek futbol taldea eratu zuten, hasiera hartan Aretxabaleta, Arrasate eta Eskoriatzako kideekin. Lehenengo partida urte hartako irailaren 15ean jokatu zuten Arrasateko Iturripe zelaian, haiek utzitako materialarekin (
Mondra
-ren bigarren ekipamendua, urdin argia banda zuriarekin) eta izena ere
Juventud Deportiva Arechavaleta
ezarri zioten taldeari. Partida hura
Ondarroako Aurrera
taldearen aurka jokatu zuten eta 3-5 emaitzaz galtzaile atera ziren. Bigarren erregionaleko ligaren barneko partida izan zen eta irabazitako partida bakarra itzulerakoan izan zen Ondarroan bertan (0-1). Mariano Otero izan zen garaipeneko golaren egilea. Hurrengo urtean estatutuak finkatu zirenean
Union Deportiva Arechavaleta
izena ezarri zioten, eta U.D.A. esateko erraza zenez berehala bihurtu zen taldearen ezizena. Urte honetan bigarren erregionala irabazi eta Gipuzkoako Kopako final erdiak jokatu zituen. Iturripen jokatzen jarraitzen zuen eta partida egunetan tren bereziak jartzen hasi ziren, halakoa baitzen ikusle kopurua hasierako urte haietan. Jokalariak kamioi batean joaten ziren.
1950-51 denboraldian Aretxabaletan Bedarretako zelaia inauguratu zuen UDAk,
Lagun Onak
taldeari 3-0 irabaziz. 1952-53ko denboraldia amaitzerakoan aretxabaletako
Bixente Etxeandia
jokalaria
Alavesek
eraman zuen eta bi urtetan Lehen mailan aritu zen jokatzen
[1]
. 1954 urtean
Ibarra zelaia
inauguratu zen, UDAren zelai historikoa. Aurreneko partidan 3-0 emaitzaz irabazi zion
Mutrikuri
.
Arrasateren
aurkako
derbia
.
1969-70 denboraldian bigarren erregionalean ari zen Aretxabaleta, mailarik baxuenean. Juan Arriaran entrenatzaile zuela liga irabazi zuen eta 1971 urtean Gipuzkoako Kopa irabazi zuen Tolosan
Euskaldunaren
aurka jokaturiko partidan
[2]
. 1971-72 denboraldian
Afizionatuen Espainiako futbol txapelketa
irabazi zuen, final erdietan
Celta B
eta finalean
Real Murcia Imperial
(Murcia B) gaindituta. Etxean zein kanpoan 2-1 emaitza izan zenez luzapena jokatu zen eta Isidro Calvoren golari esker garaikurra ekarri zuen Aretxabaletara
[2]
. Urte horretan bertan liga irabazi zuen, Atotxan jokaturiko finalean Tolosari 2-0 irabaziz eta
Hirugarren Mailara
igo zen aurreneko aldiz bere historian. Talde horretan besteak beste
Santi Idigoras
onatiarrak jokatu zuen
[3]
, gerora
Errealarekin
liga irabaziko zituenak.
Garai hartan ez zen Bigarren B mailarik eta 3. mailan kategoria handiko taldeak zeuden. Aretxabaletarren taldean esate baterako
Eibar
,
Alaves
,
Salamanca
eta klub handien harrobiko talde ugari zeuden (Real Madril, Atletico Madril, Erreala, Osasuna...).
Espainiako Errege Kopa
ere jokatu zuen eta ibilbide bikaina egin zuen, lehenengo kanporaketan
Baskonia
eta bigarrenean
Eibar
gainditu zituen. Hirugarren kanporaketa bigarren mailan ari zen
Pontevedraren
aurka jokatzea tokatu zitzaion. Pasaron futbol zelaian 2-0 galdu zuen
[4]
eta Ibarran husna eginez txapelketatik kanpora gelditu zen. Kopan ibilbide aparta egin bazuen ere ezin izan zion mailari eutsi eta Erregionalera itzuli zen.
1979-80 denboraldian Gipuzkoako preferente maila irabazi zuen eta mailaz igotzea lortu ez bazuen ere Gipuzkoako Afizionatu mailako txapelketa irabazi eta Espaina mailako txapelketarako sailkatu zen. Lehen kanporaketan Berceo errioxarra gainditu zuen eta bigarren kanporaketa
Levantek
gainditu zuen valentzian 2-0 galdu eta Ibarran 1-0 baino ez baitzuen irabazi. Urte hartan izenean euskarazko grafia ezarri zuen,
Union Deportiva Aretxabaleta
bihurtuz
[5]
. 1982-83 denboraldian Arrasaterekin lehia estua izan ondoren bigarren egin zuen ligan, hala ere
Hirugarren Mailara
igotzea lortu zuten biek. Aretxabaletak urtebete baino ez zuen egin bertan. 1986an berriz igo zen eta bi denboraldi egin zituen Hirugarren mailan. Han
Alaves
aurkitu zuen maila berean eta etxean 1-1 eta Gasteizen 0-0 emaitzak lortu zituen lehen denboraldian.
Arrasateren
aurkako derbia, 2021ean.
1996 urtean 50. urteurrena izanik Ibarra estadio berria inauguratu zuen, belar artifizialduna. Errealak eta Alavesek elkarren aurka jokatu zuten partidan donostiarrak 2-0 nagusitu ziren.
Ordutik aurrera
Gipuzkoako Preferentean
aritu izan da. 2003an
Aretxabaleta Kirol Elkartea
izena jarri zioten, baina UDA ezizenaz ezagutzen da oraindik ere. 2009an Preferenteko liga irabazi eta 3.mailara igo zen urtebeterako. 2015ean bigarren egin zuen Gipuzkoako Ohorezko Erregional mailan eta igoera play-offean bigarren gelditu bazen ere, hirugarren mailatik 2.B-ra igo ziren taldeei esker, berriz ere hirugarren mailara itzultzea lortu zuen, oraingoan ere urtebeterako.
2023-24 denboraldian jardunaldi askotan zehar liderra izan zen eta azken aurreko partidan Eibar B-ek hartu zion aurre. Play-offetan ordea
Hirugarren Federaziora
igotzea lortu zuen.
Hainbat futbol zelai izan ditu elkarteak historian zehar. Lehenengoa Bedarretakoa izan zen eta ondoren
Ibarra futbol zelaia
inauguratu zuten 1954. urtean. 500 ikusleentzako tokia eta 104x68
metro
zituen
[1]
. Gaur egungo Ibarra futbol zelaia aurrekoaren gainean eraiki zen, pixka bat hegoalderago kokatu bazen ere. 1995ean inauguratu zen.
2024-25 denboraldia barne.
Leintz Arizmendi Futbol Taldea
Sorrera
| 1990
(UDA)
2017
(Leintz Arizmendi)
|
---|
Futbol zelaia
| Mojategi (
Arrasate
)
|
---|
Entrenatzailea
| Esti Loiti "Titu"
|
---|
Liga
| Gipuzkoako Erregionala
|
---|
2021-22
| 5.a
|
---|
|
|
|
Aretxabaletako emakumezkoen futbol taldea 1990 urtean sortu zen eta aurreneko partida Ibarrako Anexoan jokatu zuen Urretxuren aurka. Sabin Arriola izan zen aurreneko urteetako entrenatzailea eta Gipuzkoako txapelketan lehiatu izan zuen beti. 2017an Arizmendi Futbol Taldeak (Arrasate-Aretxabaleta)
Euskal Ligara
igotzea lortu zuen eta denboraldi berrirako Aretxabaleta Kirol Elkarteak eta
Arrasateko Futbol Taldeak
bat egin dute proiektuarekin
[6]
. 2017-18 denboraldian taularen erdialdean gelditu bazen ere uko egin zion mailari
[7]
.
Urtea
|
Maila
|
Postua
|
2017-18
|
Euskal Liga
|
10.a
|
2018-19
|
Gipuzkoako Erregionala
|
4.a
|
2019-20
|
Gipuzkoako Erregionala
|
1.a (igo)
|
2020-21
|
Euskal Liga
|
erretiratua
|
2021-22
|
Gipuzkoako Erregionala
|
5.a
|
Zarayamendi
taldeak 1920. hamarkadan futbolaz gain txirrindularitza ere jorratzen zuen, herrian zaletasun handia baitzen. 1932 urtean Euskal Herrian erreferentziazko lasterketa zen
Leintz Bailarari Itzulia
antzolatzen hasi zen Aretxabaletan. 1948 urtean afizionatuen taldea sortu zuen UDAk. 1960. hamarkadatik aurrera
Nazioarteko ziklo-kros txapelketa
antolatzen hasi zen. Munduko txapelketa antolatzeko hautagaitza ere aurkeztu zuen, lortu ez bazuen ere. 1991 urtean izan zen azken ekitaldia, ordutik aurrera afizionatuen proba bihurtu zen.
1948 urtean antolatu zuen aurreneko lasterketa eta 1952an atletismo taldea sortu zen. Lehenengo izarra
Fernando Aguilar
izan zen "Aretxabaletako galgoa", 1959ko Espainiako gazte mailako krosa irabazi zuena. Taldekako sailkapenean ere Aretxabaleta izan zen txapelduna. Donostiako
Jaizkibel Kirol Elkarteak
fitxatu zuen Aguilar eta
Tokioko Olinpiar Jokoetan
hartu zuen parte
[8]
. Espainiako txapelduna izan zen krosean (birritan) eta pistan (lautan)
[9]
.
Artxabaleta kirol Elkartea
Otala Zelaiko krosa
antolatzen hasi zen 1979an. Azken urteetan bi lasterkari bikain eman ditu Aretxabaletak,
Ramon Jausoro
eta
Joseba Larrinaga
.
1946 urtean sortu zen UDAren pilota atala. Eskualdeko eta Gipuzkoako txapelketatan hasieratik hartu zuen parte eta Deba Arroko pilota txapelketa ere Aretxabaletan hasi zen antolatzen. 2001 urtean
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako
finala jokatu zuen baina
Soraluzek
gainditu zuen (2-1)
[10]
.
1928an Kurtzebarri mendiaren tontorrean jarritako gurutzearekin hasten da Aretxabaletako mendizaletasuna
[11]
. UDAk ondoren mendi saila sortu zuen. 1948an Mendizaleentzako txapelketa antolatu zuen, gizonezkoek 15 mendi igo behar zituzten eta emakumezkoek hamar. Berrogeita bi mendizalek bete zuten proba. Hurrengo urteetan txapelketa errepikatu zen. 1950 urtean
Murugaineko
gurutzea ezarri zen tontorrean. 1971ean Leixargarateko aterpetxea inauguratu zen.
Nahikoa kasurik egiten ez zitzaiola iritzita 1987an bertatik atera eta
Murrukixo Mendizale Elkartea
sortu zuten hainbat mendizalek
[12]
, tartean
Felix
eta
Alberto Inurrategi
anaiek. UDAk 1989an
Zaraia Mendi Taldea
sortuz erantzun zuen.
2022ko irailean
Ikazkin Trail
mendi asterketa antolatu zuen
[13]
.
- UDAk 50 urte
. U.D.A. Kirol Ekartea (1996). Kutxa Fundazioa. SS-1185/96