Archie Hahn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Archie Hahn

Bizitza
Jaiotza Dodgeville (en) Itzuli1880ko irailaren 14a
Herrialdea   Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Charlottesville 1955eko urtarrilaren 21a  (74 urte)
Hezkuntza
Heziketa Michigango Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak saskibaloi entrenatzailea , abiadura-lasterkaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak abiadura-lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua 64 kilogramo
Altuera 167 zentimetro

Olympic.org: archie-hahn Find a Grave: 8068289 Edit the value on Wikidata

Charles Archibald "Archie" Hahn ( Dogdeville , Wisconsin , 1880ko irailaren 14a - Charlottesville , Virginia , 1955eko urtarrilaren 21a ), estatubatuar atleta izan zen, XX. mendeko lehen hogei urteetako abiadura korrikalari hoberenetakotzat hartua. Milwaukeeko meteoritoa bezala ezaguna zen.

Michigango Unibertsitearentzat korrika eginez, 1903an estatubatuar eta kanadar txapelketak irabazi zituen, eta, beraz, hurrengo urtean San Luisen ospatuko ziren Olinpiar Jokoetan irabazteko faboritoetakotzat hartua izan zen.

Lehen postuan korritu zuen 60 metrotakoa, proba hau irabaziz. Arrakasta honen ondorioz, 100 eta 200 metroko probetan ere izena eman zuen, bietan ere urrea lortuz.

Handik bi urtera, 1906ko tartekatutako Olinpiar Jokoetan , Atenasen ospatuak, beste garaipen bat lortu zuen 100 metroko proban, bakarrik Carl Lewisek errepikatu zuen balentria, 1988an , Ben Johnson , antidopin kontrol batean positiboa emanda, kanporatua izan ondoren.

Bere kirol-karreraren ondoren, Archie Hahn entrenatzailea izan zen eta How to sprint izeneko liburua ere idatzi zuen.

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Archie Hahn Aldatu lotura Wikidatan