Arabako azpieuskalkien gutxi gorabeherako eremuak, XVI.-XVIII. mendeetan.
[1]
Gaur egungo euskalkien eremuak,
Koldo Zuazoren
XXI. mendeko sailkapenari jarraituz
Arabako euskara
edo
Arabako euskalkia
[2]
galdutako
euskalki
bat da,
Arabako
lurretan hitz egiten zena. Gaur egun,
euskarak
Arabako iparraldean,
Aramaio
eta
Legutioko
udalerrietan dirau bizirik, eta
mendebaleko euskalkikoa
da.
Koldo Mitxelenak
Arabako euskara euskalki beregaintzat sailkatu zuen, eta
hegoaldeko dialektoa
deitu. Geroztik agertu diren euskalki horretako testu guztiak aztertuta, ordea, gaur egun nagusi den tesia da (
Koldo Zuazok
azaldu du hobekien)
[3]
Arabako euskarak bi eremu ondo bereziak zituela, eta bien arteko hirugarren bat ere bai (ikus eremuak eskuineko mapan):
- Arabako sartaldeko azpieuskalkia: bere ezaugarriengatik,
mendebaleko euskararen
(bizkaiera) barruan sailkatzekoa. Hizkera haren lekuko dugu
Joan Perez Betolatza
betolatzarra
.
- Arabako erdialdeko azpieuskalkia: sartaldekoaren eta sortaldekoaren arteko ezaugarriak zituen. Mendebaleko euskararen barruan sailkatzekoa da, euskalki horretako ezaugarriak baitzituen gehienbat. Hizkera haren lekuko dugu
Joan Perez Lazarraga
larreatarra
.
- Arabako sortaldeko azpieuskalkia: mendebaleko euskararen,
erdialdeko euskararen
(gipuzkera) eta
nafarreraren
ezaugarriak zituen. Hizkera haren lekuko ditugu
Joan Bautista Gamiz
sabandoarra
eta
Julian Gartzia Albenizko
araiarra
.
Arabako sartaldeko euskararen hainbat ezaugarri Arabaren mugetatik hegoalderago hedatu eta
Burgosko
nahiz
Errioxako
lurretara iristen zirela pentsarazten dute hango
euskararen
arrastoek.
- a + a (artikulua) = ea
(arreb
ea
, 'arreba'; errek
ea
, 'erreka'; aldap
ea
, 'aldapa').
- Soziatiboa:
-gaz
, pluralean zein singularrean.
- Aditz-izenean dauden aukeren artean "
-aiten
, -
aitan
" (aurrer
aitan
, 'aurreratzen'; arz
aiten
, 'hartzen'). Egun,
Onatiko
euskararen bereizgarria da,
-aitten
aldaerarekin.
Antzinako sei hilarri arabar aurkitu dira euskal itxurako idatziak dituztenak:
Helasse
(
Minao
),
Luntbelsar
eta
Lutbelscottio
(
Durruma
), eta
Aituneo
(
Araia
),
Illuna
(
Iruna Oka
) eta
Atea
(
Olabarri
) ?azken hirurak galduta daude egun.
Lazarragaren eskuizkribua
, Gasteizko
Bibat
museoan.
- Nicolao Landuchio
italiarrak
1562an
Gasteizen
idatzi zuen
Bocabularioa ezqueraz jaquiteco eta ezqueraz verba eguiteco
gaztelania-euskara hiztegiak Gasteizko kaleetan garai hartan egiten zen euskara jasotzen du. Euskarazko lehen hiztegi handitzat jotzen da.
- Atxitamatxia:
tximeleta.
- Ardaogure:
ardozale.
- Dusturi:
trumoi.
- Errexal:
zuhaitz.
- Gau enarea:
saguzar.
- Gipulla:
tipula.
- Maullikijo:
marrubi.
- Zamargin kalea:
hedegile kalea.
Errementari
filma,
XIX. mendean
Korresen
eta inguruetan girotua (Arabako Mendialdean; Arabako sortaldeko azpieuskalkiari zegokion eremuan, alegia), Arabako euskalkiaren ezaugarriz hornitutako euskara batean grabatu zuten gehienbat,
Koldo Zuazo
hizkuntzalariaren laguntzaz. Hartara, komisarioa eta demonioak, instituzioak ordezkatzen dituztenez (Diputazioa eta Infernua), euskara formalean aritzen dira,
euskara batuan
(anakronikoa, baina fikzioaren lizentzia); narratzailea,
Ataungo
euskaran (filma
Jose Migel Barandiaran
ataundarrak Ataunen jasotako
Patxi errementaria
ipuinean oinarrituta baitago); herrian dabilen kinkilaria, beste euskara batean; eta herriko jendea, nolabaiteko Arabako euskaran: funtsean, deklinabide markak Arabako euskararenak dira,
-a + a > ea
eginda (
gauza > gauzea; ama > amea
); partizipioetako amaierako
-i
kendu zuten;
ezan
erroa,
egin
bihurtu (
hartu egizu
...); hitz batzuk moldatu; esamolderen bat... eta aditz-sistema osoa
Urdiaingoa
(
Burunda
,
Nafarroa Garaia
) erabili zuten, Arabako sortaldeko euskarak zuenaren antzekoa baita. Emaitza, garai bateko ekialdeko arabarraren oihartzun bat da. Helburu nagusia ulerterraza izatea zen, lehen kolpean ulertzeko modukoa.
[4]
Euskara Ananan 2008,
Arminonen
.
Eustaten
2006ko
datuen arabera, garai hartan ia 75.000 arabar euskaldunak ziren, biztanle guztien % 25 inguru. Hiztunen proportzioari dagokionez, udalerri euskaldunenak
Aramaio
(ia % 85,56) eta
Legutio
(% 39) ziren, aurreko iturriaren arabera. Gaur egun, Aramaioko herri, elizate eta auzoetan, Oletan (Aramaio udalerrikoa izan arren, haranetik kanpo dago, kontzeju propioa du, eta euskara ere, bestelakoa) eta Legutio udalerrian jatorrizko euskara mantentzen dute, mendebaldeko euskararen eremuan sartzen dena. Horrela, Aramaio haranekoa mendebaldeko euskararen sortaldeko azpieuskalkiaren barruan dago; aldiz, Legutio udalerrian eta Oletan egiten dena mendebaldeko euskararen sartalde eta sortalde azpieuskalkien tarteko hizkeratzat hartzen da.
Bestalde,
Burundako euskarak
(Nafarroa Garaiko mendebaldean mintzatua) Araban egiten zen euskararen eragin handia gorde du.
- ↑
Arabako toponimoetan eta garai hartako Arabako euskal idazleen testuetan oinarritua dago mapa. Iturria: Koldo Zuazo (1997),
≪Euskara Araban≫
,
Uztaro
, 21. zenbakia, 79-95. orrialdeak.
- ↑
Zenbaitek
arabera
izena erabili dute, baina Euskaltzaindiak berariaz esan du forma hori nahasgarria dela eta
Arabako euskara
dela formarik egokiena ≪euskalki zaharra, eta, batez ere, Mediterraneoko isurialdekoa, izendatzeko≫ (ikus Euskaltzaindiaren 57. araua: ≪Euskal herrialdeen, herritarren eta euskalkien izenak≫).
- ↑
Koldo Zuazo (1997):
≪Euskara Araban≫
,
Uztaro
, 21. zenbakia, 79-95. orrialdeak.
- ↑
≪Gorka Lazkano: “Errementari filmari garai batean Araban hitz egiten zen euskararen traza ematea posible zela ikusi genuen”≫
Euskaraba
2018-01-17
(Noiz kontsultatua: 2018-02-16)
.
- Brenas, Estibalitz; Otsoa de Alda, Jabi.
Arabako Euskal Hotsak
. Gasteiz:
GEU
aldizkaria, 2002.
ISBN 84-932275-0-1
.
- Henrike Knorr
eta
Koldo Zuazo
:
Arabako Euskararen Lekukoak: Ikerketak Eta Testuak / El Euskara Alaves
.
1998
. Eusko Legebiltzarra.
ISBN 84-871227-3-6
; ISBN-13: 9788487122736
- Zuazo, Koldo.
Arabarrak Euskararen Herrian
. Gasteiz: Arabera, 1999.
ISBN 84-930554-2-5
.
- Zuazo, Koldo.
Euskalkiak. Herriaren lekukoak
. Donostia:
Elkar
, 2003.
ISBN 84-9783-061-X
.
- Carrera Garmendia, Ignacio M.; Garcia Uriarte, Imanol.
Legutiano aldeko euskara
. Gasteiz:
Arabako Foru Aldundia
, 2005.
ISBN 84-7821-613-8
.
Euskarari buruzko artikuluak
|
Euskalkien
mapa
|
|
Egizu klik euskalki bakoitzaren lurraldean haren orrialdera joateko.
|
|
|
Ezkerraldeko mapan 2011. urtean euskaraz ulertzen zutenen kopurua ageri da, herriz herri.
> % 80
> % 60
> % 40
|
> % 20
> % 0
|
|
|
|