Wikipedia, Entziklopedia askea
Santa Apolonia Alexandriakoa
(
Alexandria
, Egipto, III. mendearen erdialdea) santu kristau eta
martiria
da.
Kristauen
altxamendu lokal batean parte hartu zuelarik atxilotu eta exekutatu zuten. Sutan erreta hil aurretik, torturatu egin zuten hortz guztiak bortizki aterata, eta, horregatik,
odontologiako
patroia da.
Oso grafikoki kontatu zuen martiritza
Joakin Lizarragak
bere
Sanduen bizitzetan
[1]
.
≪
|
...eman ziote asko golpe, autxi matelak, eta atra ortzak eta aginak furioso: eta meatxatzen ziote fuerteki erreko zutela bizirik, ezpazue errenegatzen Jesu Kristo. Ortako in zute su andi bat, ta zeukate sanda alzinean. Egon ze guti bat pensatzen ta enkomendatzen Jangoikoai, eta beraren espirituas inspiraturik, (ori gabe ezpailitzake zillegi) aien eskuetaik eskapaturik bota ze bera sura, non konsumiturik gorputza, egatu ze arima gora, errezibitzera zeruan birjinidadearen ta martirioaren koronak
|
≫
|
Joakin Lizarraga, 1793.
|
Apoloniaren martiritzaren irudikapen bat.
Hortzetako minaren zaintzaile aringarritzat joa, Santa Apolonia dontzeila gazte baten gisara irudikatzen da
ikonografian
, batzuetan
kurrikak
eta
hortzak
erretilu
batean dituela.
Martiria
denez, martirioaren
erramua
eskuan duela ere ager daiteke.