Antonio Tovar Llorente
(
Valladolid
,
Espainia
,
1911ko
maiatzaren 17a
?
Madril
, Espainia,
1985eko
abenduaren 13a
)
filologoa
,
hizkuntzalaria
eta
historialaria
izan zen. Filologia klasikoari eman zizkion ikasketak, bai eta beste hainbat hizkuntzari ere, haien artean,
euskarari
: egun, haren
Diccionario Etimologico de la Lengua Vasca
argitaratzen da,
Manuel Aguden
eta
Koldo Mitxelenaren
laguntzarekin egina. Horrez gain,
indoeuropar hizkuntzak
,
aitzinindoeuropera
, Iberiar penintsulako antzinako hizkuntzak (adibidez,
iberiera
) eta
amerindiar
hizkuntzak ere ikertu zituen. Dozena bat
hizkuntzatan
mintzatzen zen, eta beste 150 ere ulertzen zituen.
Aita notario zuenez,
Euskal Herrian
eta
Villenan
(
Alacant
) bizi izan zen, eta batean
euskara
eta bestean
valentziera
ikasi zituen.
Zuzenbidea
El Escorialeko
Maria Cristina Unibertsitatean,
Historia
Valladolideko
Unibertsitatean eta
Filologia
Klasikoa
Madril
,
Paris
eta
Berlinen
ikasi zituen.
Gaztetan
Federacion Universitaria de Estudiantes
izeneko talde errepublikanoko presidentea izan bazen ere,
Espainiako Gerra Zibila
hasi eta berehala
falangista
bihurtu zen,
Dionisio Ridruejo
adiskideak bultzatuta. Gerran,
Radio Nacional de Espanaren
arduraduna izan zen.
Ridruejori elkartuta eta
Ramon Serrano Sunerren
abaroan, 1940ko abendutik 1941eko apiril arte Prentsa eta Propagandako idazkariorde kargua bete zuen. Noizbehinka, Serrano Sunerrekin batera Alemaniara bidali zuten, eta
Hitler
ezagutzeko aukera izan zuen. Horrela, 1940ko irailaren 13an, Francoren ordezkari berezi gisa Ramon Serrano Sunerrekin
Alemaniara
bidaiatu zuen,
nazionalsozialismoaren
aldeko batzuk lagun zituela:
Demetrio Carceller Segura
,
Miguel Primo de Rivera Urquijo
,
Dionisio Ridruejo
,
Manuel Halcon
eta
Miguel Mora Figueroa
.
Bizitza politikotik aldenduta, oposizioak atera (
1942
) eta Latineko katedra lortu zuen
Salamancako Unibertsitatean
. eta handik aurrera irakaskuntzari eta ikerketari lotu zitzaien. Urte berean, Consuelo Larrucearekin ezkondu zen.
Ruiz-Gimenezen
ministroaldian (1951-1956), Salamancako Unibertsitateko errektore izendatu zuten. Postu hori zuela,
Unibertsitateko VII. mendeko ospakizunak
antolatu zituen: munduko unibertsitate garrantzitsuenetako errektoreak bertaratu ziren, bai eta Salamancako kaleetan desfile gogoangarria egin ere, janzki tradizionalak zeramatzatela.
Espainiako lehen euskal katedra sortu zuen,
Lengua y Literatura Vascas
, euskal hizkuntza eta literaturari buruzkoa, batik bat. Hartarako, besteak beste
Koldo Mitxelena
deitu zuen.
Buenos Airesko
(1948-49) eta
San Miguel de Tucumango
(1958-59) unibertsitateetan irakasle aritu zen, eta Argentina iparraldeko hizkuntza indigenak aztertzen. Bere lanari jarraipena emango zion eskola bat sortzen saiatu zen.
1963an
,
politika
zela eta,
Espainiatik
ihes egin zuen, eta
Illinoisko
Unibertsitatean irakasle izendatu zuten.
1965ean
Madrilgo Complutense Unibertsitatean
katedra lortu zuen. Hala ere, ez zuen luze iraun:
Tierno Galvan
,
Jose Luis Lopez Aranguren
,
Garcia Calvo
eta Montero Diaz irakasleak bota zituztenean, berak ere dimititu zuen. Gero, berriro
Estatu Batuetan
eta
Tubingenen
(
Alemania
) ekin zion irakasteari,
1979an
erretiratu arte.
Filologia klasikoari eman zizkion ikasketak, bai eta beste hainbat hizkuntzari ere, haien artean,
euskarari
: egun, haren
Diccionario Etimologico de la Lengua Vasca
argitaratzen da,
Manuel Aguden
eta
Koldo Mitxelenaren
laguntzarekin egina. Horrez gain,
indoeuropar hizkuntzak
,
aitzinindoeuropera
, Iberiar penintsulako antzinako hizkuntzak (adibidez,
iberiera
) eta
amerindiar
hizkuntzak ere (Salamancako Unibertsitatean, haren izena daraman amerindiar hizkuntzen katedra dago) ikertu zituen. Dozena bat
hizkuntzatan
mintzatzen zen, eta beste 150 ere ulertzen zituen.
Hizkuntzalaritza erkatuarekiko
zaletasunak eta hizkuntzekiko zuen ikusminak, Euskal Herrian eta Valentzian bizi izanarekin batera, hispaniar filologiaren erreferentzia solido bilakatu zuten. Salamancako bihotzeko kale batek
Rector Tovar
izena darama, haren omenez.
Real Academia Espanolan
"j" eserlekua izan zuen eta
euskaltzaina
ere bazen.
- En el primer giro (estudio sobre la Antiguedad)
, Madril, Espasa Calpe, 1941.
- Vida de Socrates
, Madril, Revista de Occidente, 1947.
- Estudios sobre las primitivas lenguas hispanicas
, Buenos Aires, Instituto de Filologia, 1949.
- La lengua vasca
, Donostia,
Eusko Ikaskuntza
, 1950.
- Los hechos politicos en Platon y Aristoteles
, Buenos Aires, Perrot, 1954.
- Un libro sobre Platon
, Madril, Espasa Calpe, 1956.
- The Ancient Languages of Spain and Portugal
, New York, S.F.Vanni, 1961.
- Historia de Grecia
(M. Sanchezekin batera), Bartzelona, Montaner y Simon, 1963.
- Historia del antiguo Oriente
, Bartzelona, Montaner y Simon, 1963.
- Estudios sobre la Espana Antigua
(
Julio Caro Barojarekin
batera), Madril, CSIC-Fundacion Pastor, 1971.
- Historia de la Hispania Romana: La Peninsula Iberica desde 218 a.C. hasta el siglo V
(Jose Maria Blazquezekin batera), Madril, Alianza, 1975.
- Bosquejo de un mapa tipologico de las lenguas de America del Sur
, Bogota, Instituto Caro y Cuervo, 1961.
- Universidad y educacion de masas (ensayo sobre el porvenir de Espana)
, Bartzelona, Ariel, 1968.
- Sprachen und Inschriften. Studien zum Mykenischen, Lateinischen und Hispanokeltischen
, Amsterdam, B.R.Gruner, 1973.
- Iberische Landeskunde. Zweiter Teil. Die Volker und die Stadte des antiken Hispanien
3 liburukiak.:
Betica
(1974),
Lusitania
(1976),
Tarraconense
(1989, hil ondokoa).
- Einfuhrung in die Sprachgeschichte der Iberischen Halbinsel: Das heutige Spanisch und seine historischen Grundlagen
, Tubingen, TBL-Verlag Narr, 1977.
- Mitologia e ideologia sobre la lengua vasca: Historia de los estudios sobre ella
, Madril, Alianza, 1980.
- Relatos y dialogos de Los Matacos (chaco argentino occidental). Seguidos de una gramatica de su lengua
,
Madril
, Int. Cultura Hispanica, 1981.
- Catalogo de las lenguas de America del Sur: con clasificaciones, indicaciones tipologicas, bibliografia y mapas
(Consuelo Larrucea de Tovar emaztearekin batera), Madril, Gredos, 1984.
- Euskal hiztegi etimologikoa
(
Manuel Agudekin
batera), Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundia, 1991 eta 1992.