Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonio Alva Rosa Coutinho
(izengoitia:
Almirante gorria
;
Lisboa
,
1926ko
otsailaren 14a
-
2010eko
ekainaren 2a
)
Portugalgo
militarra eta politikaria izan zen. 1974ko estatu kolpearen aitzindarietako bat izan zen.
Portugalgo Salbazio Batzordeko
kide izan zen, eta, almiranteorde egin ondoren,
Angolako
lehen komisario izendatu zuten. 1975ean, kargutik kendu zuten
MPLA
Angolako erakunde armatuari laguntzeagatik, eta Portugalgo Iraultzako Kontseiluko kide egin zen.
Saraiva de Carvalhorekin
batera, MFA erakundeko adar ezkertiarreko buruzagi izan zen. 1975ean, eskuindar gobernu berriak Iraultzako Kontseiluko postutik kendu zuen (1977). Armada utzi ondoren, Angolarekiko solidaritate-mugimenduetan eta ezkerreko alderdien aldeko kanpainetan parte hartu zuen.