Wikipedia, Entziklopedia askea
Antoku enperadorea
(
japonieraz
:
安?天皇
,
Antoku Tenn?
?
,
1178ko
abenduaren 22a
-
1185eko
apirilaren 25a
)
Japoniako
81. enperadorea izan zen, oinordekotza ordena tradizionalaren arabera. Haur bat zela gobernatu zuen
Heian garaiaren
amaieran,
1180ko
apirilaren 22tik
1185eko
apirilaren 25era
arte. Bere izen pertsonala,
Tokihito
zen (言仁).
Antoku
1178ko
abenduaren 22an
jaio zen. Takakura enperadorearen semea izan zen eta oso adin txikikoa zen tronura igo zenean, aitaren abdikazioa eta jarraitu zion heriotzaren ondoren.
Egia esan behar bada, boterea ez zen sekula bere esku egon. Aitona-amonak, erretiratuta zegoen Go-Shirakawa enperadore ohia eta, batez ere, inperioaren lehen ministroa zen Heike klaneko
Taira no Kiyomori
(Kenreimon-in enperatriz alargunaren aita) ziren benetako agintari.
Antoku enperadore umea irudi tragikoa da japoniar historian. Garaiko zurrunbilo politikoak hiriburua uztarazi zion, Heiketarrek Genji (Minamoto) klan arerioaren jazarpena sufritu zutelarik. Dan-no-ura itsas gudua (1185) erabakigarria izan zen eta Heiketarrak porrotera joan ziren, amona
Taira no Tokikok
, Kiyomoriren alargunak, bere burua, iloba besoetan, itsasora bota zuelarik
[1]
. Enperadore txikiaren desagerpena eta Taira klanaren sarraskia gertatu ziren eta Heian aroaren amaiera suposatu zuten, Kamakura aroaren
Shogunerria
hasi zelarik
[2]
.
Kugy? (公卿) botere gehien duten pertsonaiak biltzen ditu termino honek eta zuzen-zuzenean zegoen lotuta Meijiren berrezarkuntza baino lehenagoko enperadoreari. Oinordekotzaz zetozen kortesanoak ziren eta haien esperientzia eta ospeak ondo kokatu zituzten gortearen senan. Antokuren erregealdian, hauek izan ziren:
- Sessh?, Konoe Motomichi, (
1160
?
1233
)
- Udaijin
- Nadaijin, Taira Munemori, (
1147
?
1185
)
- Dainagon