Antiokiako setioa
1097ko urriaren 21etik hurrengo urteko ekainaren 28ra gertatu zen,
Lehenengo Gurutzadan
zehar. Lehenengo setioan, gurutzatuek
seljukarren
eskuetan zegoen hiria hartu zuten eta 1097ko urriaren 21etik hurrengo urteko ekainaren 2raino iraun zuen.
Antiokia
leku estrategikoa izan zen
Palestinarako
gurutzatuen bidean.
[1]
Yaghi-Siyan
seljukar gobernadoreak, gurutzatuen asmoen jakinaren gainean zegoen eta hornigaiak pilatzeari eta laguntza eskatzeari ekin zizkion. Hiria babesten zuten bizantziar harresiak berebiziko oztopo izanda ere, buruzagi gurutzatuek hiria setiatzeari ekin zioten.
Gurutzatuak urriaren 21ean ailegatu ziren. Garnizioak abenduaren 29an setioa haustea saiatu arren, eutsi zion. Eskualdea agortu ondoren, gurutzatuek urrunago joan behar izan ziren hornigaien bila eta segadetan erori ziren. Abenduaren 31n, 20.000 gurutzatuk
Duqaq Damaskokoak
zuzenduriko armada laguntzaile topatu zuten eta bertan menderatu zuten. Setioa iraun ahala, hornigaiak bukatu eta gurutzatuek gosetea jasan zuten.
Otsailaren 9an
Ridwan Alepokoak
zuzenduriko bigarren armada laguntzailea Antokiarako bidea hartu zuen eta, berriro, menderatua izan zen. Ekainaren 3an hiria erori zen,
zitadela
musulmanen eskuetan eutsi arren.
Kerboghak
gurutzatuen aurkako bigarren setio bat egin zuen, 1098ko ekainaren 7tik 28raino. Gurutzatuek hiritik atera ziren eta Kerbogharen armada menderatu zuten. Armadaren porrota ikustean, zitadelako defendatzaileek amore egin zuten.