Annemarie Jacir
(
arabieraz
:
?? ???? ????
;
Betleem
, Palestina,
1974ko
urtarrilaren 17a
)
palestinar
zinemagilea eta poeta da.
[1]
2008an " The Salt of Sea " filmarekin, filma bat filmatu zuen lehen emakume zuzendari palestinarra bihurtu zen.
[2]
Azterketa politiko-sozial sakona eskaini beharrean, Annemarie Jacir idazleak bere filmetan bere inguruko pertsonaia jakin batzuen eguneroko errealitatea kontatzen du. Eguneroko indarkeria erakustea interesatzen zaio, eguneroko umiliazioa, baita gatazken erdian modu bakezalan dihardutenen itxaropena ere.
[3]
Betleemgo
kristau-arabiar familia zaharrenetariko batean jaio zen,
Zisjordanian
, Jacir jauregian (gaur egun hotel bihurtua), hiriko jauregirik inportanteenetariko bat. Bere familia
1930eko hamarkadako krisian
porrot egin zuen, eta aita ingurune apalean hazi zen. Ekialde Hurbileko Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzian,
UNRWArentzat
, lan egin zuen eta bere familiarekin
Riadera
joan zen,
Saudi Arabiara
. Annemariek hamasei urte zituenean, gurasoek,
Ameriketako Estatu Batuetako
Dallasko
emakumeentzako institutuko pribatu batera bidali zuten. Gero
Kalifornian
egin zituen unibertsitateko ikasketak. Zinemako prestakuntza jaso baino lehenago, politikan eta literaturan espezializatu zen Claremont College-n. Ondoren
New York
era joan zen zinema ikastera
Columbia Unibertsitatean
. Telefono-operadore, DJ irrati eta ingeles-tutore gisa lan egin zuen, antzerkirako eszenatokiak, albiste-kameralaria eta antolatzaile sindikala eraikitzen eta antzezlanak zuzentzen, zineman bere ahotsa aurkitu zuen arte. Ikasketak amaitu ondoren Palestinara itzuli zen.
[4]
Ammanen
,
Jordanian
, bizi da, 2007an
Israelgo
agintariek Zisjordanian sartu eta etxera itzultzea debekatu ondoren.
[5]
[6]
1994. urtetik zinema independentean lan egin du eta saritutako hainbat film idatzi, zuzendu eta ekoitzi ditu.
Filmmaker
aldizkariak zinema independenteko 25 pertsona garrantzitsuenen artean kokatu zuen. 2007an, Jacir-ek emakume palestinar batek filmatutako lehen film luzea egin zuen,
Salt of this Sea
(
Itsaso honen gatza
), bere herrialdera itzultzen den emakume errefuxiatu baten istorioa kontatuz,.
Nakba
ren biktimen eta Dawayirako hilketen omenezko filma da eta memoria historikoa, identitatea eta sustraiak berreskuratzea zuen helburu.
[2]
Filma, 2008an estreinatu zen eta
Palestinako Aginteak
urte hartako Oscarretara aurkeztutako filma izan zen Atzerriko Hizkuntza Film Onenerako hautagai gisa.
[4]
Bere hurrengo filma ere,
When I saw you
(Zu ikustean)
(2012), Palestinaren 2013ko Oscar ediziorako proposamena izan zen. NETPAC saria jaso zuen
Berlinalen
, baita 2012. urteko Abu Dhabi zinemaldiko film arabiar onenaren saria ere.
[7]
[8]
2018ko Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian saria jaso zuen.
[9]
[10]
Wajib
(2017) filmean,
Jacirrek
aita eta semearen harremanak aztertzen ditu.
[11]
Filma honekin hainbat sari eskuratu zituen, tartean Mar Del Plata, Dubala, Amiens eta Keralako film onenaren saria.
[12]
Jacirren obra poetikoak, baita bere ipuinak ere, ingelesez idatzitako argitalpen eta antologia ugaritan eta The Poetry of English Women liburuan argitaratuak izan dira.
Amiri Baraka
poetarekin batera irakurri du. Gidoigintzako hainbat sari irabazi ditu eta 2007ko Parisko Grand Prix du Meilleur Scenariste Sari Nagusian finalista izan zen
Salt of the Sea
gidoiarekin.
Philistine Films
ekoiztetxearen sortzaileetariko bat da. Arabiar munduarekin erlazionatutako filmen produkzio lanetara bideratua dago, baita Palestinako zinema kontserbatzeko eta sustatzeko "
Dreams of a Nation
" proiektuarena.
[13]
[14]
[15]
Izan ere, 60ko hamarkadatik aurrera, artxibo-ikerketan, dokumentazioan eta Palestinako zinemaren zaintzan jardun du. Galdutako zinema palestinarra berreskuratu du, datu-baseak egin eta material hori guztia mundu osoko nazioarteko zinema jaialdietan eta zinema palestinarraren emanaldietan ezagutera eman du.
[5]
Halaber, muntatzaile eta kameralari gisa lan egiten du, eta zinema-ikastaroak eman ditu hainbat unibertsitatetan: Columbiako Unibertsitatean, Barnard Ikastetxean eta Birzeit Unibertsitatean eman ditu eskolak, besteak beste.
[6]
[16]
2020ko
Berlinale
an nazioarteko epaimahaiaren kide izateko aukeratua izan da.
[17]
- A Post Oslo History
(2001)
- The Satellite Shooters
(2001)
- like twenty impossibles
(2003)
- Quelques miettes pour les oiseaux
(2005)
- An Explanation ? And Then Burn the Ashes
(2006)
- Salt of this Sea
(2008)
- When I Saw You
(2012)
- Wajib
(2017)
- ↑
≪Annemarie Jacir≫
IMDb
(Noiz kontsultatua: 2020-06-14)
.
- ↑
a
b
(Gaztelaniaz)
Martinez, Beatriz. (2019-02-14).
≪Como ser mujer y cineasta arabe≫
elperiodico
(Noiz kontsultatua: 2020-06-14)
.
- ↑
≪Annemarie Jacir: 'Quiero mostrar la violencia de cada dia, la humillacion de personas concretas'≫
palestinalibre.org
(Noiz kontsultatua: 2020-07-13)
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
Blincoe, Nicholas. (2014-06-05).
≪Annemarie Jacir: an auteur in exile≫
The Guardian
ISSN
0261-3077
.
(Noiz kontsultatua: 2020-06-14)
.
- ↑
a
b
Sohier, Estelle eta Lehec, Clemence.
Cinema and Palestinian History. Interview with Annemarie Jacir
.
Revue du Cine-club universitaire
. 2015, p. pp.44-49.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
IMEU.
≪Annemarie Jacir: Artist and Filmmaker | IMEU≫
imeu.org
(Noiz kontsultatua: 2020-07-13)
.
- ↑
≪When I Saw You | Institute of Contemporary Arts≫
web.archive.org
2015-04-18
(Noiz kontsultatua: 2020-06-14)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Annemarie Jacir's When I Saw You gets Ramadan cinema release≫
The National
(Noiz kontsultatua: 2020-06-14)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-03-28).
≪La palestina Annemarie Jacir, premio del 17 Festival de Cine y DDHH de Donostia≫
naiz:
(Noiz kontsultatua: 2020-06-14)
.
- ↑
≪Annemarie Jacir sarituko dute Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian≫
Euskal Irrati Telebista
(Noiz kontsultatua: 2020-06-14)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Film Review: ‘Wajib’ ? a father and son bond on a road trip≫
Arab News
2019-02-11
(Noiz kontsultatua: 2020-06-14)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Jacir, Annemarie.
Cannesko zinemaldia.
.
- ↑
≪With Philistine Films (Sorted by Popularity Ascending)≫
IMDb
(Noiz kontsultatua: 2020-06-14)
.
- ↑
(Ingelesez)
Armes, Roy. (2015-01-29).
New Voices in Arab Cinema.
Indiana University Press
ISBN
978-0-253-01528-0
.
(Noiz kontsultatua: 2020-06-14)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Dreams of a Nation≫
Center for Palestine Studies | Columbia University
(Noiz kontsultatua: 2020-06-14)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Annemarie Jacir en Filmin.
(Noiz kontsultatua: 2020-07-13)
.
- ↑
(Ingelesez)
≪Berlin International Film Festival: Palestinian director Annemarie Jacir joins international jury≫
The National
(Noiz kontsultatua: 2020-07-13)
.