Wikipedia, Entziklopedia askea
Anne Robert Jacques Turgot, L'Aulneko baroia
(
Paris
,
1727ko
maiatzaren 10a
- Paris,
1781eko
martxoaren 18a
), ezagunagoa
Turgot
deituraz, frantses politikaria eta ekonomialaria izan zen.
Apaiz-ikasketak egin zituen. Harremanak izan zituen garai hartako filosofoekin.
Lettres sur la tolerance
(1754,
Tolerantziari buruzko gutunak
) idatzi zuen eta
Entziklopedian
parte hartu zuen. Ekonomiako liburu bat ere idatzi zuen,
Reflexions sur la formation et la distribution des richesses
(1776,
Aberastasunen eratze eta banaketari buruzko gogoeta
).
1761etik 1771ra
Limogesko
intendentea izan zen.
1774an
finantzen arduradun nagusi izendatu zuten eta berrikuntza handiak egin zituen
ekonomian
: industria- eta
merkataritza-askatasuna
eta salgai batzuen (aleak, olioa, azienda, ardoa)
zirkulazio-askatasuna
ezarri zuen, zergak bateratu zituen, gremioak deuseztatu zituen enpresa askatasuna lortzeko, eta erregeari norberak egin beharreko zerbitzua dirutan ordaindu beharreko zerga bihurtu zuen. Berrikuntza horiek nobleen eta elizaren haserrea piztu zuten eta
1776an
erregeak kargutik kendu zuen.
Vincent de Gournayren
eta fisiokraten eragina izan zuen, nahiz eta gero uko egin zien fisiokraten ideiei. Askatasuna eskatu zuen barneko eta kanpoko merkataritzarako eta estatuaren esku-hartzea ukatu zuen.