Angurria
edo
sandia
(
Citrullus lanatus
)
Citrullus
generoko
eta
Cucurbitaceae
familiako
landare
-
espezie
bat da
[1]
[2]
. Bere
fruitu
a 25 cm-ko
diametroa
izan dezakeen
esfera
-
elipsoide
formakoa da. Azala,
berde
-
zuri
kolorekoa eta zurruna da; mamia, berriz,
gorri
edo
hori
kolorekoa eta bigunagoa da. Mamia jan daiteke eta zapore gozoa du. Normalean gordin kontsumitzen da. Angurria
urez
,
bitaminez
eta mineralez hornituta dagoen jakia da. Hala ere,
kaloria
gutxiko elikagaia da.
Angurria denboraldiko landarea da. Hiru metroko luzera izan dezaketen
zurtoin
finak ditu. Bere hostoek 60-200 mm arteko luzera eta 40-150mm arteko zabalera dute. Normalean hiru lobulu nagusi eta bigarren mailako lobulu bikoitzak dituzte. Landare arrak edo emeak izanik, angurriak
lore
hori-berdeak ditu. Izan ere, landare berak lore arrak zein emeak garatzen ditu (
monoikoa
).
Tenperatura
eta
prezipitazio
kopuruak modu egokian heldu ahal izateko kontuan hartu behar diren faktoreak dira. Landarearen fruta, Angurri edo Sandia izenez ezaguna da, eta esfera edo elipsoidearen antzeko forma du.
Angurri basatiek 20 cm inguruko diametroa izan dezakete. Gizakiak ekoitzitako angurriak, berriz, 60 cm-koak izatera ailega daitezke. Fruituak
meloiaren
antza du, baina mamia gorri kolorekoa dauka eta hazi beltzak ditu. Azalean, berde argi eta ilun arteko tonuak dituzten lerroak ikus daitezke.
Angurria ofizialki
1753
. urtean aurkitu zen.
Carl Linnaeus
-ek Cucurbita citrullus
[5]
izena eman zion.
1836
an generoa Citrullus izatera pasa zen, Citrullus vulgaris izenpean.
Heinrich Adolf Schrade
botaniko alemaniarrak eman zion izen berria.
Fruituak % 6 inguru azukre eta % 90 ura ditu pisuan. C bitaminaren iturri ona da, beste fruta asko bezala.
Zitrulina aminoazidoa
Citrullus lanatus
fruitutik atera, eta aztertu zen lehen aldiz
[6]
.
Citrullus lanatus
fruituak zitrulina kopuru handia dauka, eta, hainbat kilogramo kontsumitu ondoren,
odol-plasman
kontzentrazio handia neurtu izan da. Hori zitrulinemiarekin edo
urearen
zikloko beste nahaste batzuekin nahas daiteke
[7]
. Fruituaren azalak, normalean berdeak edo zuriak, jangarriak dira, eta, batzuetan, barazki gisa jaten dira
[8]
. Fruitua apur bat
diuretikoa
da
[9]
, eta
karotenoideak
ditu kantitate handietan
[10]
. Haragi gorriko barietatea
likopeno
iturri esanguratsua da, 100 gramoko 4.532 μg eskaintzen ditu
[11]
.
Mexikoko
hainbat tokitan eta bere medikuntza tradizional enpirikoaren arabera,
Citrullus lanatus
fruituak sendagai gisa erabiltzeko egokia egiten duten hainbat propietate ditu.
Pueblan
,
malaria
tratatzeko gomendatzen da, eta,
Sonoran
,
erreuma
,
idorreria
,
giltzurrunetako arazoak
,
hezueria
eta
gernu-aparatuko
nahasteak.
Michoacanen
, erredurak sendatzeko, kanpotik aplikatutako fruitu xerra erabiltzen da, eta,
Oaxacan
,
elgorriaren
tratamenduan erabiltzen da. Hala ere, ez dago ebidentzia zientifikorik angurriak baldintza horiek sendatzen dituenik, eta pertsonen hobekuntza arreta orokorrari eta gaixotasunaren historia naturalari egotzi liteke
[12]
. XX. mendean, Mexikoko Medikuntza Institutu Nazionalak antiblenorrea eta diuretiko gisa izendatzen du. Maximino Martinezek giltzurruneko gaixotasunentzako eta malariaren aurkako gisa aipatu izan du.
Hazietan, kukurbitazina terpenoidea detektatu da.
Fruitu hori ikono nazionala bihurtu da
Mexikon
,
Mexikoko banderaren
3 koloreak ordenatuta dituelako. Mexikoko banderaren diseinurako,
Guerrero
eta
Iturbide
sandia xerraren koloreetan inspiratu zirela uste da
[13]
. Inspirazio objektu ere suposatu zuen herrialdeko margolarientzat, hala nola
Frida Kahlo
,
Diego Rivera
eta
Rufino Tamayorentzat
[13]
[14]
[15]
.
Nahiz eta
taxonomia
formala ez zitzaion 1753. urterarte eman, angurriaren historia askoz luzeagoa dela frogatu da. Izan ere, arkeologoek aurkitutako angurri hazi zaharrenak (neolitokoko denboraldikoak) Egipton agertu ziren
[16]
. Egipziarren zibilizazioaren 20. edo 21.(ez dago argi) dinastiaren
Nibsoni in Deir el Bahari
apaizaren hilobian aurkitu ziren.
2004
an, 5000. urte inguruko angurri hazi batzuk aurkitu zituzten
Kalahari basamortua
n. Beraz, Angurriak Afrikako erdialde-hegoaldean duela jatorria uste da
[17]
.
Hala ere, angurriak ez daude bakarrik Afrikan. VII.mendean, Indian, angurriak lantzen zituzten. X. mendean, Txinara iritsi ziren. Mende berean, musulmanek Europara eraman zituzten (Espainara, hain zuzen). XVI. mendean kolonoek Amerikara eraman zituzten.
Angurriak hazteko
klima
beroa behar duten landareak dira. 25 °C baino gehiagoko inguruneetan landatu behar dira. Etxeko baratzeetan, hasieran loreontzi batean landatzen dira, gero ondo ureztatutako lurzoru batera pasatzeko. Lurzoruaren pH-a 5.5 eta 7 artekoa izan behar da eta lurrak nitrogeno kopuru moderatu bat izan behar du.
Angurrian agertu daiteken izurri nagusiak Aphidoideak, Frutaren euliak eta Meloydogyneak dira. Hezetazun askorekin landatuz gero, zurina edo “Squash Mosaic Virus”-a agertu daiteke.
[18]
2017ko produkzio datuek diotenez, mundu osoko angurri produkzio industriala 118 milioi tonakoa da. Gehien produzitzen duen herrialdea Txina da, Iran, Turkia eta Brasilek jarraituta.
Angurria zapore gozoa duen fruta da. Normalean gordinik kontsumitzen da. Ohikoa da postre bezala edo entsaladetan ikustea. Zukua beste fruten zukuarekin nahas daiteke ardoa egiteko. Angurriaren erabilera ohikoa da “Sangria” espaniar edari alkoholikoan. Haziak jateko lehor eta txigor daitezke, edo baita irin bihurtu ere. Txinan, adibidez, angurriaren haziak jaten dituzte urte berri txinatarra ospatzeko.
Angurriaren konposizio nutrizionala hau da:
- % 91 ura
- % 6 azukreak
- % 3 koipeak
100 g angurrik 30 cal (125KJ) eta egunean beharrezkoa den C bitaminaren % 10 ematen dute.
- ↑
(Ingelesez)
Wehner, Todd C.. (2008). Prohens, Jaime ed.
≪Watermelon≫
Vegetables I: Asteraceae, Brassicaceae, Chenopodicaceae, and Cucurbitaceae
(Springer): 381?418.
doi
:
10.1007/978-0-387-30443-4_12
.
ISBN
978-0-387-30443-4
.
(Noiz kontsultatua: 2020-05-06)
.
- ↑
≪Cucurbita citrullus L. ? The Plant List≫
www.theplantlist.org
(Noiz kontsultatua: 2020-05-06)
.
- ↑
≪Citrullus lanatus | PlantZAfrica≫
pza.sanbi.org
(Noiz kontsultatua: 2020-05-06)
.
- ↑
(Ingelesez)
Mallick, M. F. R.; Masui, M.. (1986-04-01).
≪Origin, distribution and taxonomy of melons≫
Scientia Horticulturae
28 (3): 251?261.
doi
:
10.1016/0304-4238(86)90007-5
.
ISSN
0304-4238
.
(Noiz kontsultatua: 2020-05-06)
.
- ↑
≪Vascular Plants≫
biodiversity.org.au
(Noiz kontsultatua: 2020-05-06)
.
- ↑
Wada, M.. (1930). ≪Uber Citrullin, eine neue Aminosaure im Presssaft der Wassermelone, Citrullus vulgaris Schrad.≫
Biochem. Zeit.
224: 420.
.
- ↑
H. Mandel, N. Levy, S. Izkovitch, S. H. Korman. (2005). ≪Elevated plasma citrulline and arginine due to consumption of Citrullus vulgaris (watermelon)≫
Berichte der deutschen chemischen Gesellschaft
28 (4): 467?472.
doi
:
10.1007/s10545-005-0467-1
.
PMID
15902549
.
.
- ↑
Watermelon Rind Stir-Fry.
.
- ↑
The Associated Press. (3 de julio de 2008).
CBC News - Health - Watermelon the real passion fruit?.
CBC
.
- ↑
HowStuffWorks "Health Benefits of Watermelon".
HowStuffWorks
.
- ↑
Nutrient data for 09326, Watermelon, raw.
USDA
.
- ↑
En Medicina tradicional mexicana.
.
- ↑
a
b
Secretaria de Agricultura y Desarrollo Rural. (15 de septiembre de 2016).
Sandia, ¡fruta de colores mexicanos!.
.
- ↑
Secretaria de Agricultura y Desarrollo Rural. (25 de julio de 2020).
Sandia, una rebanada de sabor.
.
- ↑
Sandia, simbolo de identidad cultural en mexico..
.
- ↑
(Ingelesez)
Wasylikowa, Krystyna; van der Veen, Marijke. (2004-11-01).
≪An archaeobotanical contribution to the history of watermelon, Citrullus lanatus(Thunb.) Matsum. & Nakai (syn. C. vulgaris Schrad.)≫
Vegetation History and Archaeobotany
13 (4): 213?217.
doi
:
10.1007/s00334-004-0039-6
.
ISSN
1617-6278
.
(Noiz kontsultatua: 2020-05-06)
.
- ↑
≪An African Native of World Popularity | Archives | Aggie Horticulture≫
aggie-horticulture.tamu.edu
(Noiz kontsultatua: 2020-05-06)
.
- ↑
(Ingelesez)
Brickell, Christopher. (2004).
The Royal Horticultural Society Encyclopedia of Gardening.
Dorling Kindersley
ISBN
978-1-4053-0353-8
.
(Noiz kontsultatua: 2020-05-06)
.
- ↑
≪Watermelon, raw Nutrition Facts & Calories≫
nutritiondata.self.com
(Noiz kontsultatua: 2020-05-06)
.