Wikipedia, Entziklopedia askea
Anezka
, jatorrian,
irazkiaren
gainetik eta azpitik haria daraman
ehungintzako
tresna da, alde batetik bestera joan-etorri lasterrak egiten dituena. Hasieran, anezkak alde batetik bestera eskuz bidaltzen ziren. Hala ere,
1733an
John Kay britainiarrak
anezka hegalaria
zuen ehundegia asmatu zuen. Anezka honekin zapi zabalak lasterrago ehun zitezkeen eta ehundegi makinen garapena sinpletu zuen; halaxe,
Industria Iraultza
bultzatu zuen.
Egun,
anezka
bi punturen artean joan-etorriak egiten dituen
garraiobidea
da:
- Anezka trena
edo trenbide anezka: sare nagusiko geltoki batetik bestera joan-etorrian dabilen trena.
Abiadura handiko trenen
kasuan, geltoki nagusia hiritik kanpo dagoenean, anezka trenaren zerbitzua ezartzen da hiriguneko geltokiraino. Zerbitzu bertsua izaten da hirigunetik kanpo kokatutako
aireportuetaraino
.
- Espazio anezka
:
espazio
edo kosmoseko bi puntuen arteko aldizkako garraioa egiten duten
espazio ontziak
dira, oro har bi
egoitza espazialen
edo
planeta
baten eta bere orbitan dagoen egoitza espazialaren arteko joan-etorriak egiteko.
AEBek
eraiki zituen lehen aldiz 1980ko hamarkadan lanean hasi zirelarik nahiz eta lehen orbitaratzea 1981-ko apirilaren 12ean burutu zen
Columbia
anezkekin. Berrerabilgarriak direnez oro har misio anitz bete ahal izateko diseinatzen dira beraz garraio misioez gain beste zenbait ere egiten dituzte hala nola: aldi baterako egoitza espazial lana egin, astronauta edo objektuen berreskuratzea, matxuraturik dauden sateliteen konponketa...
|
Hau
argipen orri
bat da, izen bera izan beharko luketen artikuluak desberdintzeko.
Hona
barne esteka baten bidez
iritsi bazara, mesedez itzul zaitez hara eta zuzen ezazu esteka, artikulu egokira eraman dezan.
|