Wikipedia, Entziklopedia askea
Anders Johan Lexell
(
Abo
,
Suedia
,
1740ko
abenduak 24
-
San Petersburgo
,
Errusia
,
1784ko
abenduak 11
)
suedo
-
errusiar
astronomo eta matematikari bat izan zen.
Errusian
pertsonaia hau Andrei Ivanovitx Leksel (
errusieraz
:
Андрей Иванович Лексель
) izenarekin ezagunagoa da. Nolabaiteko maiztasunez bere izena
Anders Johann Lexell
edo
Johann Anders Lexell
bezala ere idazten da.
Anders Johan Lexell
1768an
Errusiara joan zen, non, beste gauza batzuen artean
Leonhard Euler
eta
Nicolas Fussen
lagun egin zen, eta azken honekin hiruki esferikoen ikerketan lan egin zuen.
Bere ekarpen zientifikoei dagokienez, kometa askoren mugimenduaren azterketari dedikatu zela aipatu behar da, eta, bereziki,
D/1770 L1 (Lexell)
kometaren orbita kalkulatzera, kometa honek bere omenez izena hartu zuelarik (kometa hau
Charles Messierrek
aurkitu bazuen ere). Kometa hori izan zen
Lurretik
hurbilen pasa zena astro argitsu horien historian, hala, katalogatutako lehen
Lurretik hurbileko objektua
izan zelarik. Gehienezko hurbilketa horren distantzia zehatza, benetan ez da zehaztasun matematikoz ezagutzen, baina 3 milioi kilometro inguruan estimatua izan da. Lexellek kometa horrek
perihelio
handia izan zuela frogatu zuen,
1767an
Jupiter
planetarekin topo egin zuen arte, eta, beste bi orbitaren eta Jupiterrekin are hurbilagoko topaketa baten ondoren barnealdeko
eguzki-sistematik
kanporatua izango zela ere iragarri zuen.
Lexell,
Urano
planeta aurkitu ondoren honen orbita kalkulatzen ere lehena izan zen, honek planeta ezaugarriak kometarenak baino gehiago zituela ezarriz.
Finean, aipatuarena da hiruki esferikoetako lerro trigonometrikoei buruzko
Lexellen teorema
, area eta oinarri bereko erpinen toki geometrikoa ezartzen duena.
2004 Lexell
asteroidea bere omenez izendatua izan zen.