Andagosteko gudua
Erromatarren konkistaren
garaian
Kuartangoko
haranean (Araba) gertatutako
gudu
bat izan zen; zehazki,
K.a. 38
. urtearen inguruan izan zen, gaur egun Andagoste izena duen tokian.
[1]
1997an
, giza hornidurarako ura eramateko lanak egitean, hondakinak topatu zituzten, eta Jose Antonio Otxaranek eta
Mikel Unzuetak
zuzenduriko
arkeologo
talde batek
Kuartangoko
haraneko Andagoste izeneko tokian
aztarnategi
bat aurkitu zuten.
[2]
1998
eta
2003
artean ikertu ondoren,
erromatar kanpamentu
eta gudu baten aztarnak eskuratu zituzten. Ikerlarien arabera, gudua
K.a. 38
. urtearen inguruan gertatu zen, hau da,
Kantabriar Gerrak
baino hamar bat urte lehenago.
Jose Antonio Otxaranek honela azaldu zuen gudua:
[2]
≪
|
Kristo aurreko 38. urtearen inguruan, 1.200 - 1.800 bitarte erromatar soldaduk osaturiko armada Kuartangoko haranean zegoen.
Kastroren
bat erasotzera zihoazela edo erasotzetik itzultzean, jenderik bizi ez zen muino batean bertoko gudariek setiatu zituzten. Erromatarrek
castra aestiva
bat eraikitzen saiatu ziren arren, ezin izan zuten amaitu, eta gudua kanpamentuaren barruan izan zen. Antza denez, bertokoak garaile atera ziren.
|
≫
|
Zalantzan dago ea zein ziren erasotzaileak: batzuek diote
karistiarrak
zirela.
[3]
Edonola ere, Andagosten gertatutakoa ondo azaltzea zaila da, interpretazio arazo handiak daudelako.
[4]
Erromatarren kanpamentutik egun hondo lauzko lubaki bat baino ez da geratzen, baita lubetaren zati batzuk ere. Aurkikuntza nagusia 1.000 txanpon eta pieza militar dira (tatxetak, belarriak, jaurtigaiak, eta abar),
Euskal Herrian
aurkitutako erromatarren aztarna zaharrenak. Ordu arte Euskal Herri osoan
glande
(habailako berunezko jaurtigaia) bakarra aurkitu bazen ere (
Jose Migel Barandiaranek
kausitua), Andagosten 114 aurkitu zituzten.
Caligae
motako sandalietako iltze zaharretatik (iltze handiak, K.a. 22. urtea baino lehenago erabiltzen zen motakoak), berriz, ordu arte Euskal Herrian bakarra ere ez zen aurkitu, eta 600 ale baino gehiago aurkitu zituzten Andagosten.
[1]
[5]
Glandeak
erromatarrek kanpalekutik bertatik jaurti zituzten, eta haren banaketari esker jakin daiteke nondik gertatu zen erasoa, zein aldetatik.
Gudu hau erromatarren eta bertakoen artekoa izan zela interpretatu da, baina
Antxoka Martinez arkeologoak
uste du bi erromatar gudarosteen artean izan zela
[6]
.
2009an
Urbina Basabeko dorretxean
Andagosteko Guduaren Interpretazio Gunea ireki zuten, gudu hartako parte hartzaileen bizimodua eta borroka irudikatzeko.
[5]
Digytal Audiovisuales izeneko produktoreak guduari buruzko dokumental bat prestatu zuen
EiTBrako
,
Andagosteko Bataila
izenekoa.
[7]
[8]
- ↑
a
b
(Gaztelaniaz)
Otxaran Larrondo, Jose Antonio. (2006-02-03).
≪La Batalla de Andagoste (Cuartango, Alava)≫
Euskonews & Media
333
.
- ↑
a
b
(Gaztelaniaz)
Amestoy, Itziar. (2009-03-08).
≪Andagoste, de cuando los indigenas de Euskal Herria vencieron a los romanos≫
Gara
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪La batalla de Andagoste (Alava)≫
En el angulo oscuro
bloga
2007-11-25
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪La batalla de Andagoste: 2ª parte, los problemas de la interpretacion≫
Recreoanacronista
.
- ↑
a
b
Amenabar, Anakoz. (2009-03-26). ≪Andagosteko guduaren aztarnak≫
Berria
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Martinez Velasco, Antxoka. (2018).
El final de la Protohistoria en el Cantabrico Oriental. Etnicidad, territorio y conquista militar romana. Estudio Arqueologico.
Santiago de Compostela: Universidade de Santiago de Compostela, 23 or.
.
- ↑
Gutierrez. (1998).
Andagoste bataila p 4/1. Eitb kultura.
Kuartangoko Udala eta EITB
.
- ↑
Martin, Xabier. (2009-11-17).
≪Odol isurtzea Kuartangon≫
Berria
.
[
Betiko hautsitako esteka
]