Anatoli Aleksandrovitx Sobtxak
(
errusieraz
:
Анатолий Александрович Собчак
), (
Txita
,
SESB
, 1937ko abuztuaren 10a - Svetlogorsk,
Kaliningradoko oblasta
, 2000ko otsailaren 20a)
Errusiako
perthorika
garaiko politikaria,
Errusiako konstituzioaren
egilekidea izan zen.
San Petersburgoko
lehen alkate demokratikoki aukeratua eta
Vladimir Putinen
eta
Dmitri Medvedeven
aholkularia ere izan zen.
[1]
Anatoli Sobtxak Txitan jaio zen (
Zabaikalski kraia
,
Siberia
, SESB), 1937ko abuztuaren 10ean. Bere aita, Aleksandr Antonovitx Sobtxak,
trenbide
ingeniaria
zen, eta bere ama, Nadezhda Andreievna Litvinova,
kontularia
. Anatolik hiru anaia zituen. 1939an, familia
Uzbekistanera
joan zen bizitzera, non Sobtxak bizi izan zen 1953. urtera arte,
Stavropoleko
Zuzenbide Fakultatean sartu zen arte. 1954an,
Leningradoko Estatu Unibertsitate
ospetsura eraman zuten.
1958an, Nonna Gandziukekin ezkondu zen,
Aleksandr Herzen
Irakasleen Fakultateko ikaslearekin. Alaba bat izan zuten, Maria Sobtxak, gaur egun abokatua dena San Petersburgon.
Leningradoko Estatu Unibertsitatean
graduatu ondoren, hiru urtez aritu zen abokatu gisa
Stavropolen
. Leningradoko Estatu Unibertsitatera itzuli zen
doktoretza
egitera (1962-1965). Horren ostean,
Leningradoko Polizia Eskolan
eta
Zelulosa Teknologia eta Paperaren Industria Institutuan
zuzenbide irakasle gisa lan egin zuen, Leningradon ere (1965-1973). 1973-1990 bitartean Leningradoko Estatu Unibertsitate berean irakatsi zuen, bere
alma mater
.
1980an
Liudmila Narussovarekin
ezkondu zen, Leningradoko Estatu Unibertsitatean
historian
lizentziatua,
Errusiako Zientzien Akademiako
Historia Institutuan doktoretza lortu zuena eta gero
Parlamentuko
kide nabarmena izango zena. Alaba bat izan zuten, Ksenia Sobtxak, gaur egun telebistako aurkezlea eta Moskuko
Demi monden
pertsonaia ezaguna.
2000ko otsailaren 20an, Sobtxak bat-batean hil zen
Svetlogorsk
hirian Putinen hauteskundetan laguntzeko bidaian, otsailaren 16an Putinekin bildu eta gutxira. San Petersburgoko
Alexander Nevsky monasterioko
Tikhvingo hilerrian
lurperatua dago,
Galina Starovitovaren
hilobitik gertu.
- ↑
Newsweek,
Russia's Mighty Mouse
25 de febrer de 2008 (en angles)