Ana Mendiola Mugica
(
Donostia
1962ko
urriaren 20a
)
Dantzaria
,
poeta
eta batez ere dantza irakasle eta sortzailea da. Sormenetik eta sentimenduen mundutik eratu du bere bizi-ibilbidea, dantza eta poesia uztartuz.
Donostiako alde zaharrean jaioa da. Aita Jose Mari Mendiola Etxaniz,
Jose Mari
tabernako semea eta ama Mari Sol Mugika Mariezkurrena, donostiarra, bera ere. Lau anai-arreben artean, bigarrena da Ana.
Mari kalean
bizitu ziren hasieran eta gero
Fermin Calbetonen
, taberna ondoko familiaren etxebizitzan. Tabernaren bueltan igaro zuen bere haurtzaro eta gaztaroa. Gurasoek ez zuten euskaraz hitz egiten baina garbi zuten seme-alabek euskaraz hezi behar zituztela. Ikastolen hastapenak ziren eta
andereno Faustinarekin
eman zituen lehen urteak, alde zaharreko etxe batean.
Santo Tomas lizeoak
Amaran
zuen ikastolan jarraitu zituen ikasketak
Karmele Altzueta
eta
Karmele Esnalekin,
besteak beste. Zortzi urterekin jada Donostiako Udal Kontserbatorioan aritzen zen
baleta klasikoa
ikasten eta Kresala dantza taldean
Gene Yurrerekin
euskal dantzak
ikasten. Beti izan zuen
urrutira
joateko ametsa eta
Segoviako ihesa
filmak ireki zion aukera interpretazio bidetik abiatzeko.
Madrilera
joan zen Arte Dramatikoa ikasteko asmoz baina hara non, Arnaldo Patterson dantzaria
[1]
ezagutu eta dantza munduan murgildu zen buru-belarri. Halaber Pattersonekin ezkonduko zen 1984. urtean, elkarrekin bi seme izan zituztelarik: Anaut eta Aitor.
Lehenengo 2 urteak Madrilen egin zituzten eta seme zaharrena jaio aurretik munduan zehar ibili ziren dantza irakasten bi biak bikotea osatuta. Denboraldi luzeak egin zituzten
Tenerife
,
Vicenza
, eta
Montrealen
, besteak beste. Baina semeen eskolatzeak aldarazi zien bizimodua eta euren bizi-lekua egonkortzeko garaia iritsita,
Oiartzunen
, aitonak bere garaian egin zuen etxean jarri ziren bizitzen 1990. urtean. Bi semeak Donostiako
Amara-berri eskola publikoan
hezi ziren.
Senarra 1995ko uztailaren 3an hil zen, bihotzeko ebakuntza egiten ari zirela. Patterson errefuxiatu politikoa zen eta horrek ondorio kaltegarriak ekarri zizkion Anari, 32 urte zituela alargundu eta gero.
Pentsiorik
gabe eta bi semeren ama, ezinbestez eutsi behar izan zion senarrak irekitako bideari dantza irakasle bihurtuz. Bere lehen bakarkako esperientzia 1996koa da, "
Granadako Unibertsitateko
III. Uda Ikastaroak
Sierra Nevadan"
emandako ikastaroa, senarra hil eta bera ordezkatzea tokatu zitzaionean.
- Oinarrizko ikasketak Santo Tomas lizeoan egin zituen.
- 8 urterekin Donostiako Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan baleta klasikoa ikastera Aguedita Sarasua eta Peter Brown-ekin.
[2]
Bertan zegoela artea eta deklamazioa ikasten jardun zuen.
- 18 urterekin. Arte Dramatikoa Madrilen.
Cristina Rotaren
eskolan.
- 1981ean Madrileko Karen Taft
[3]
dantza zentroan matrikulatu zen Arnaldo Patterson,
Kubako
Konpainia Nazionaleko irakasle eta
koreografo
ohiarekin
[4]
dantza garaikidea
, jazza eta afro-kubatarra dantza-tekniketan trebatzeko.
Dantzan kasualitatez hasi zen, Pattersonen dantzatzeko era ezagutu eta liluratu ondoren. Urte asko eman zituen bere ondoan eta gehiago bera gabe. Anak izan du bere ibilbide propioa egiteko aukera. Dantzatzeko, nahiz dantza egiten irakasteko moduari dagokionez, hiru etapa edo ziklo egon dira bidean, bakoitza egoera batera lotua:
Arnaldo Patterson ezagutu ondoren, aro berri bat irekitzen zaio eta irakasle gisa aritzen da munduko hainbat lekutan, Euskal Herria tartean. Dantza Garaikidea eta afro-kubatarra izan ziren ikastaroak eta tailerrak emateko oinarriak, beti Pattersonekin batera.
Senarra gaixotu egin zelako eta hasitako ikasturtea bere gain hartu behar izan zuelako hasi zen dantza irakasten. Patterson galdu ondoren gauza asko birplanteatu ziren eta etapa berri bati heldu zion, dantza garaikidea, jazz dantza eta afro-kubatarra estiloko dantza-ikastaroak emanez.
Euskal Herrian
hasi zen irakasle baina aukera izan zuen kanpora irteteko ere. Esan daiteke dantzak eman ziola indarra bide berrian bakarrik jarraitzeko.
2004tik.
Espiralidad
dantzaren sorkuntza-zikloa
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Lurra, ura, sua eta airea elementu sinboliko modura erabiliz, personen barne-mundua lantzen du dantzaren alderdi emozionala esperimentatuz. Anak sortutako dantza eta dantzatzeko sistema da. Bere lehenengo dantza “La diosa del mar” izan zen, bertan Kubako
mitologia
lotu zuen
txakren
munduarekin.
[5]
Ibilbide luze honetan ugariak izan dira bere eskuhartzeak.
[6]
Era guztietako ikastaroak eman ditu, Euskal Herrian asko baina baita Espainia eta nazioarteko hainbat lekutan, dantza-eskola eta irakasle desberdinekin kolaboratuz, besteak beste, Helena Elbusto,
[5]
Carmen Serra, Jorge Carvajal eta Carmen Palomorekin.
Euskal Herriko Unibertsitateeko
programetan eta baita
Malaga
eta
Jaengo
unibertsitateen
programetan ere txertatuak izan dira bere ikastaroak. Dantzari bakarlari gisa jardun du hainbat esparrutan, izan telebistan edota beste emanaldi aunitzetan.
[7]
Zuzenbide fakultatean (1999-2001) ikasturteetan jardun zuen ikastaroak ematen.
“Jareim psikoterapia zentroa. Isabel Odriozola” 15 urtez, 2009 arte.
2001ean Oscar Tejedorrek egindako “Ochumare” dokumentalean parte hartu zuen, non bere ibilbide artistiko eta pertsonala interpretatzen duen.
[8]
2005/2006 ikasturtean,
Donostiako Udalarekin
lankidetzan dantza eta garapen pertsonaleko proiektuaren barruan,
Martuteneko Emakumeen Errehabilitazio Zentroan
jardun zuen lanean. Bertan eginiko lanak arrastoa utzi zion, bere ibilbiderako mugarri izan arteraino. Poesia mundua hor ireki zitzaion eta dantzarekin uztartzeko aukera deskubritu zuen, preso zeuden emakumeen egoerak horretara bultzatuta. Aipaturiko lau elementuak bost zentzumenekin uztartu eta dantzan fusionatzea zuen xede, espresioa eta poesia erabiliz.
2011n “Danza del Corazon” Arte Eszenikoen Elkartea eratu zuen dantzarekiko topagune gisa.
2014ean aukera izan zuen "ISA Kubako Arte Dantzariaren Fakultatean" dantza garaikidearen tailerra emateko. Topaketa horri esker, Mercedes Borges kazetari eta dantza espezialistarekin harremanetan jartzeko aukera izan zuen eta “Arnaldo Patterson. El maestro” bideo dokumentala jarri zen abian.
[1]
Eskolarik gabe hasi zen poesia idazten, bizi-esperientziatik.
Joxe Arregi
izan zen bere lehen poema argitaratu zuena eta
Patxi Ezkiaga
itzultzailearekin harremanetan jarri zuena. Patxi Ezkiaga itzultzaile izateaz gain, Anaren alderdi poetikoaz jabetu zen eta berari esker abiatu zen poesiaren munduan. Geroztik poesia eta dantza uztartuz errezitaldiak ematen ditu.
[9]
“Poemas para el abrazo- Besarkadarako Olerkiak” poema bilduma ilustratua argitaratu du bi hizkuntzetan, Angela Carrasko ilustratzailearekin. Euskarazko itzulpena Patxi Ezkiagak egin du.
[10]
Xabier Susperregi
idazle eta poetarekin kolaboratzen du aurkezpen ekitaldietan, dantza eta poesiazko emanaldiekin. Horren adibide dira:
Errenterian
egindako
Maria de Zozaya
,
Irunen
eta Oiartzunen eginiko
Partisanas
edota
Larragan
egindako
Maravillas Lamberto
liburuen aurkezpen-omenaldiak.
[11]
[12]
[13]
-
Maria de Zozaya ekitaldia.Errenteria
-
Partisanas ekitaldia.Irun
-
Maravillas Lamberto ekitaldia.Larraga
-
Partisanak ekitaldia.Oiartzun