- Oharra:
Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen
.
Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Amorru (gaixotasuna)
|
---|
|
|
Mota
| central nervous system viral disease
(en)
,
Lyssavirus infection
(en)
,
gaixotasun biriko kutsakorra
Rhabdoviridae infectious disease
(en)
|
---|
Espezialitatea
| infektologia
Albaitaritza
|
---|
Arrazoia(k)
| rabies virus
(en)
|
---|
Sintoma(k)
| paralisia, hydrophobia (sign)
(en)
, Haluzinazioa, insomnioa, mina, hotzikara, oka, irritability
(en)
, hyperactivity
(en)
, buruko mina, parestesia, beldurra, bihotz-biriketako geldialdia, arnasketa gelditzea, irritability
(en)
, gehiegizko listu-jariatzea, fotofobia, phonophobia
(en)
, increase
(en)
, increase
(en)
, Midriasia
sukarra
|
---|
Sortzen du
| entzefalitisa
mielitisa
|
---|
Patogenoaren transmisioa
| ukitzeen bidezko kutsapen
animaliaren hozkada
|
---|
Honen izena darama
| rage
(en)
eta
txakur
|
---|
|
GNS
-
10-MK
| A82.9
,
A82
,
A82.1
eta
A82.0
|
---|
GNS
-
9-MK
| 071
|
---|
DiseasesDB
| 11148
|
---|
MedlinePlus
| 001334
|
---|
eMedicine
| 001334
|
---|
MeSH
| D011818
|
---|
Disease Ontology ID
| DOID:11260
|
---|
- Artikulu hau gaixotasunari buruzkoa da; amorru haserre eta suminaren adieran gaitzat duena beste hau da: ≪
Amorru
≫
Amorrua
edo
errabia
gaixotasun infekziosoa
da,
nerbio-sistema
kaltetzen duena.
Birus
batek eragiten du,
ARN
motakoa,
amorruaren birusa
hain zuzen ere.
Louis Pasteurek
sortu zuen eritasun honen aurkako
txertoa
1885ean
.
Amorruaren eragilea
Errabdobirusen
taldeko birusa da. Birus hauek
ARN
dute material genetiko gisa eta simetria helikoidaleko kapsidea.
Amorruaren kasu gehienak garapen bidean dauden herrialdeetan gertatzen dira, hots,
Afrikan
,
Asian
eta Hego
Amerikan
. Amorruaren ondorioz mundu osoan 45.000 lagun inguru urtero hiltzen direla kalkulatzen da.
Euskal Herrian
amorrua
aitortu beharreko gaixotasuna
da, azken 30 urteetan kasu bakar bat agertu ez den arren.
Amorrua
zoonosia
da, hau da,
animaliek
transmititutako gaitza. Amorruaren birusak animaliak infektatzen ditu, eta hauek bektore moduan jarduten dute. Animalia gaixoen listuan agertu ohi da birusa, eta haginkada baten bidez pasatzen da gizakira.
Animalia basatiak zein etxeko animaliak amorruaren bektoreak izan daitezke. Batez ere
otsoak
,
txakurrak
,
azeriak
,
mofetak
,
mapatxeak
,
katuak
eta
saguzarrak
(azken hauek aerosolen bitartez ere kutsa dezakete).
Haginkada egin ondoren birusa inokulazio puntuan ugaltzen da, eta hortik -poliki bada ere-
nerbio-sistemara
abiatzen da. Hilabeteak pasatzen dira birusa nerbio-sisteman sartu arte, eta fase horretan gaixoak ez ditu sintomak garatzen, edo sintoma arinak besterik ez.
Bizkarrezur-muinera
iristerakoan, aldiz, birusa azkar abiatzen da
burmuinetara
. Bertan,
neuronak
kaltetzen ditu eta
entzefalitisa
sortzen du. Honek, muskuluen espasmoekin batera, gaitzaren ondorio larriak dakartza, heriotza eragingo dutenak.
Aipatu denez amorruaren
inkubazio-epea
oso luzea izan daiteke, urtebeteraino. Batzuetan, berriz, lehenago bukatzen da, bi hilabeteetan. Inkubazio-epea nerbio-sistemara ailegatu arte birusak behar duen denbora izaten da, sintomarik gabeko epea.
Burmuinetara iristerakoan lehenengo sintoma nabariak agertzen dira, neurologikoak batik bat:
sukarra
, ondoeza,
herstura
,
depresioa
, eztarriko
espasmoak
, gehiegizko listu-ekoizpena, buruko-asaldura handia...,
koma-egoeran
bukatzen direnak. Heriotza
arnas aparatuaren
paralisiak eragin ohi du.
Tratatu ezean amorrua hilgarria da beti. Birusaren aurkako tratamendu bakarra immunizazioan datza. Animalia amorratuaren haginkadaren ondoren immunizazio bikoitza duen tratamendua aplikatzen da:
- amorruaren aurkako
immunoglobulina
ematen zaio gaixoari, gizakitik lortutako immunoglobulina espezifikoa, alegia. Immunizazio pasiboa da hori, jasotako
antigorputzek
birus arrotza suntsi dezaten.
Gaitzaren inkubazio epea luzea denez, immunizazio aktiboa oso eraginkorra da, txertoa jartzen denetik 3-4 asteetan antigorputzak sortzen baitira. Birusa nerbio-sistemara iritsi denean, aldiz, immunizazioak ez du ezertarako balio.
Profilaxi mailan etxe-abereen txertaketak oso eraginkorra dela erakutsi du, herrialde garatuetan amorrua desagerrarazi baitu.