Wikipedia, Entziklopedia askea
Amniota
tetrapodo
ornodunen
talde bat da. Lehorrean bizitzeko
arrautza
garatu dute. Gaur egungo animalien artean
synapsidoak
(
ugaztunak
),
sauropsidoak
(
narrasti
eta
hegaztiak
) eta euren arbaso fosilak biltzen ditu.
Enbrioia
arrautza batean doa edo
emeak
garraiatzen du eta hainbat
mintzaz
babestua hazten da.
Eutheriaren
barruan (
gizakia
, adibidez) mintza hauek
umekia
babesten duen
poltsa amniotikoa
izan daitezke. Amniotek ez dute
larba
egoerarik.
Lehen amniotek, adibidez
Casineria
musker
txikien itxura zuten, eta
anfibio
reptiliomorfoetatik garatu ziren, orain dela 340 milioi bat urte. Haien arrautzak uretik kanpo biziraun zitezkeen eta, beraz, leku lehorretara migratzeko gaitasuna garatu zuten. Amniota lurreko
ornodun
nagusiak bilakatu ziren honela. Garai hartan jada bi klado ezberdin sortu ziren:
Synapsida
eta
Sauropsida
. Bi taldeak gaur egun bizirik daude. Ezagutzen den
Synapsida
fosilik zaharrena
Protoclepsydrops
da, orain dela 320 milioi urtekoa. Sauropsikorik zaharrena
Paleothyris
izan daiteke,
Pennsylvaniar
garaikoa, orain dela 306-312 milioi urtekoa.