Amienseko gudua,
Pikardiako Hirugarren Gudua
izenarekin ere ezagutua (frantsesez:
3eme Bataille de Picardie
), aliatuen kontraerasoaldiaren hasierako fasea izan zen,
1918ko
abuztuaren 8an
hasi zena. Aurrerago "
Ehun Eguneko Ofentsiba
" izena jasoko zuenak
Lehen Mundu Gerraren
azken erasoa izango zen.
Aliatuek
11 kilometroko aurrerapena egitea lortu zuten lehenengo egunean soilik, gerra osoan zehar egindako aurrerapen handienetakoa. Erasoa nagusiki
Henry Rawlinsonen
4. Armada britainiarrak (
John Monash-en
australiar eta
Arthur Currieren
kanadiar unitateen laguntzarekin) eta
Marie Eugene Debeneyren
1. Armada frantziarrak aurrera eraman zuten. Gudua, gainera, nabarmena da bi aldeen moralean izan zuen eraginagatik, zehazki amore eman zuten alemaniar indar ugariengatik. Horren ondorioz,
Erich Ludendorffek
borrokaren lehen eguna "
Alemaniako Armadaren egun beltza
" bezala deskribatu zuen. Amiensko gudua
gerra korazatuen
erabilera ikusi zuen lehenetariko borroka izan zen.
[1]