Amerindiar
rak
Amerikako
jatorrizko biztanleak edo herriak dira,
Kristobal Kolon
hara iritsi baino lehen lurralde hartan (
Alaskatik
Patagoniaraino
) bizi zirenen ondorengoak. Amerindiar herrien jatorrizko hizkuntzei amerindiar hizkuntzak deritze.
Gaur egun, asko aldatzen da biztanleon proportzioa herrialde batetik bestera:
Paraguaiko
% 98tik (
mestizoak
barne)
AEBko
% 1 edo 2raino.
Inuitak AEBn, Kanadan, Groenlandian eta Errusian bizi dira, eta egoera geografiko oso berezia dutenez, ez dira horrela soilik sailkatzen. Adibidez, Quebecen honela deitzen zaie: hamar nazio indigenak dira, eta nazio inuita.
[1]
Orain arteko teoriarik zabalduenaren arabera, herri horiek
Asiatik
iritsi ziren gaur egungo Alaskara
Bering itsasartea
zeharkatuz, duela 9.000-50.000 urte. Garai hartan, antza, igarobidea izoztuta topatu zuten eta horri esker pasatu ahal izan ziren. Badirudi Bluefish koban gizakien aztarnak aurkitu direla, orain dela 20.000 urte ingurukoak.
Azken urteetan, Clovis Kultura garrantzitsua asko ikertu da: itxuraz, K.a. 11.000 urtearen inguruan sortu zela.
Las Vegas Kulturak zibilizazio bat eraiki zuen, gaur egungo
Ekuador
reko kostaldean, K.a. 10.000 eta 4.600 urteen inguruetan. Hego Amerikako ingurune berberean, Valdivia Kultura garatu zen gero baina, nonbait, biztanleria txikia zen, 2.000 biztanle inguru: Amerikako lehen zeramika egin zuten. Egungo
Peru
n, Caral Zibilizazioa garatu zen, K.a. 3.000 urtearen inguruan. Gero, lehen amerikar kultura handia sortu zen:
Olmeka
, K.a. 1500 urtearen inguruan. Antza denez, 5.000 nukleo zituen eta La Venta hiri handiena zen (18.000 bat biztanle).
K.a. 600. urtearen inguruan, La Tolita Kultura garatu zen.
1.000 urtearen inguruan,
Norvegia
ko talde txiki batek Atlantikoa gurutzatu zuen eta
Islandia
pasa ostean, Amerikako iparraldera iritsi.
1492
an, Kolon Karibeko zenbait uhartetara iritsi zen. Horren ondoren, europarrak Amerika konkistatzera abiatu ziren.
1876an,
AEBko Gobernuak
erreserbetan bizitzea agindu zieten.