Wikipedia, Entziklopedia askea
Amerikar keinu hizkuntza
(
ingelesez
American Sign Language, ASL, Ameslan
) ia
Ipar Amerika
osoan (
Quebec
eta
Mexikoko
zonalde batzuk kenduta) erabiltzen den
keinu hizkuntza
da.
Britania Handian
, aldiz, beste keinu hizkuntza bat erabiltzen da,
britainiar keinu hizkuntza
, eta amerikarrarekin konparatuta alde handiak ditu, bien arteko komunikazioa zaila izateraino.
Austinen (Texas) 2008ko martxoan eginiko amerikar keinu hizkuntzaren batzarra.
Ipar Amerikatik kanpo, amerikar keinu hizkuntza beste herrialde hauetan erabiltzen da:
Filipinak
,
Malasia
,
Singapur
,
Hong Kong
,
Dominikar Errepublika
,
El Salvador
,
Haiti
,
Puerto Rico
,
Costa de Marfil
,
Burkina Faso
,
Ghana
,
Togo
,
Benin
,
Nigeria
,
Txad
,
Gabon
,
Kongoko Errepublika
,
Afrika Erdiko Errepublika
,
Mauritania
,
Kenya
,
Madagascar
eta
Zimbabwe
. Beste edozein zeinu hizkuntza moduan, honek ere berezko
gramatika
eta
sintaxia
ditu. Nahiz eta datu oso fidagarriak ez izan, kalkulatu da bakarrik Estatu Batuetan milioitik bi milioira bitarte direla hizkuntza horren erabiltzaileak.