Wikipedia, Entziklopedia askea
American Psychiatric Association
edo
APA
Ameriketako Estatu Batuetako
psikiatra
profesionalen erakunde nagusia da. Ia 150.000 partaide ditu, 75 zonalde erakundetan antolatuta, eta haien publikazioek zein iritziek mundu osoan eragina dute. Haien publikazioen artean garrantzi berezia du
Buru asalduren diagnosi eta estatistika eskuliburua
(
Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disorders
) delakoak, hor baitaude azalduta
buru asaldura
guztiak, era antolatuan.
DSM
siglekin ezaguna, arlo horretako oinarrizko liburutzat dago onartuta.
Erakunde hau
Filadelfian
1844an
sortu zen beste izen batekin,
Association of Medical Superintendents of American Institutions for the Insane
(AMSAII),
1921tik
American Psychiatric Association. Sortzaileak hamairu ospital psikiatrikoen zuzendariak izan ziren, tartean
Thomas Kirkbride
, Estatu Batuetako instituzio psikiatrikoen ereduaren sortzailea.
1948an APA barruan sailkapen psikiatriko baten beharra planteatu zen eta
1952an
lehenengo DSM sortu zen. Bigarrena, DSM-II,
1968an
argitaratu zen.
1980an
DSM-III argitaratu zen eta zazpi urte geroago lan horren errebisioa, DSM-III-R. Gaur egungo bertsioa DSM-IV da, 1994koa; haren bertsio berriarena
2000
. urtekoa da, DSM-IV-TR. Une honetan DSM-V liburua prestatzen ari dira. Edizio guztiak oso polemikoak izan dira beti.
Gaur egungo erakundearen lehendakaria Pedro Ruiz da.