Wikipedia, Entziklopedia askea
Amerikar Ligako Txapelketa Sailak
,
ingelesez
American League Championship Series (ALCS)
,
AEB
eta
Kanadako
MLB
beisbol
txapelketako
Amerikar Beisbol Ligaren
final kanporaketek osatzen duten partidu saila da.
Urrian
jokatu ohi dira. Irabazleak
Munduko Sailetan
Liga Nazionaleko Txapelketa Sailetako
irabazlearekin lehiatzeko eskubidea bereganatzen du.
1969an
ospatzen hasi zen, Amerikar Beisbol Liga
Ekialdeko Dibisioan
eta
Mendebaldeko Dibisioan
berregituratu zenean. Bi dibisioetako irabazleak Txapelketa Sailak irabazteko 5 partiduetan lehiatzen ziren, partidu kopuru gehiena irabazten zituena garaile suertatuz.
1985an
7 partiduetara aldatu zen.
1994an
Amerikar Liga hiru dibisioetan berregituratu zen,
Erdialdeko Dibisioa
gehituz. Hiru dibisioetako irabazleak 5 partiduetan lehiatzen dira, eta horietatik ateratzen diren bi talde garaileak Txapelketa Sailetan lehiatzen dira. Azken txapelketa formatu hau gaur egun arte mantendu da.
1969
. urterarte Amerikar Ligako irabazlea denboraldi erregularreko talderik onena izaten zen.
†
Wild-card txartela duten taldeak (1995etik aurrera).