Amber Case

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amber Case

Bizitza
Jaiotza Portland , 1987 (36/37 urte)
Herrialdea   Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Lewis & Clark College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak antropologoa

Twitter: caseorganic TED: amber_case Edit the value on Wikidata

Amber Case ( Portland , Oregon , 1987 ) ziborg antropologo a da. Gizakien eta teknologiaren arteko interakzioak ikertzen ditu.

Bizitza profesionala [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Amber Casek soziologia ikasketak burutu zituen Portland-go Lewis & Clark Unibertsitatean, gradu bukaerako lana sakelako telefono ei buruzkoa egin zuelarik. 2008an, CyborgCamp-en sortzailekide izan zen, gizakien eta teknologiaren etorkizunari buruzko (ez)mintegia. [1] MIT Civic Center Mediako ikertzaile bisitaria da eta Harvard Unibertsitate ko Berkman Klein Center for Internet and Society-ko kide da. [2]

Pentsamendua [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Casek Homo Sapiens izatetik Homo Connectus izatera pasatzan ari garela dio. [3] [4]  Bere burua ziborg -tzat dauka, guztiok teknologia erabiltzen dugun heinean ziborgak garela aldarrikatzen du. Teknologiaren garapenak jendearenzat ekarri ahal dituen onurekin edota kalteeekin erne ibiltzeko beharra defendatzen du. [5]  Casek teknologiak pertsonen parean lanean aritzea proposatzen du, ez haien kontra ezta haien gainetik ere; teknologia kulturan eta jendartearen eraikuntzan noraino integratu jendearen erabakia izatea. [6]

Teknologiaren esklabu bizi garela salatzen du [7] eta Teknologia Lasaiak (Calm Technologies) aldarrikatzen ditu: gurekin etengabe harremanetan egonda ere, jendearen arreta haien menpe jarri eta gure bizitzaren erdigune bihurtzen ez diren teknologiak. Jendeari gizateria hobetzen, zoriontsuago bizitzen eta ingurunea hobeki ulertzen laguntzen duen teknologia. [8]

Argitalpenak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • An Illustrated Dictionary of Cyborg Anthropology (CreateSpace, January 2014)
  • Calm Technology: Principles and Patterns for Non-Intrusive Design (O’Reilly Books, October 2015) [9]
  • Designing with Sound: Principles and Patterns for Mixed Environments (O’Reilly Books, October 2015) Aaron Dayrekin batera. [10]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. (Ingelesez) ≪CyborgCamp | An Unconference on the Future of Humans and Technology≫ cyborgcamp.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-14) .
  2. (Gaztelaniaz) VV.AA. (2018-02-21). Tech & Society: Un foro para pensar sobre el futuro de la sociedad tecnologica. Fundacion Telefonica ISBN 9788415282334 . (Noiz kontsultatua: 2018-03-14) .
  3. (Gaztelaniaz) ≪Si, eres un ciborg aunque no lo sepas≫ ELMUNDO (Noiz kontsultatua: 2018-03-14) .
  4. (Gaztelaniaz) LaInformacion. ≪“Si solo puedes comprar un movil cada tres anos eres mas lento como humano”≫ La Informacion (Noiz kontsultatua: 2018-03-14) .
  5. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2017-11-29). ≪Amber Case: "Tenemos que demostrarnos a nosotros mismos que tenemos vida mas alla del telefono movil"≫ Hoy por hoy (Noiz kontsultatua: 2018-03-14) .
  6. (Gaztelaniaz) ≪“Los robots sirven para que podamos ser mas humanos” | Telos Fundacion Telefonica≫ Telos Fundacion Telefonica 2017-11-02 (Noiz kontsultatua: 2018-03-14) .
  7. (Gaztelaniaz) Kayser, Belen. (2017-12-07). ≪Amber Case: “La tecnologia nos esta desconectando y esclavizando”≫ EL PAIS RETINA (Noiz kontsultatua: 2018-03-14) .
  8. (Gaztelaniaz) Telefonica, Fundacion. (2017-11-30). ≪| Amber Case: “En el futuro, el bien mas escaso sera la atencion”≫ Fundacion Telefonica Espana (Noiz kontsultatua: 2018-03-14) .
  9. (Ingelesez) Case, Amber. (2015-12-18). Calm Technology: Principles and Patterns for Non-Intrusive Design. "O'Reilly Media, Inc." ISBN 9781491925850 . (Noiz kontsultatua: 2018-03-14) .
  10. (Ingelesez) Case, Amber; Day, Aaron. (2018). Designing with Sound: Principles and Patterns for Mixed Environments. O'Reilly Media, Incorporated ISBN 9781491961100 . (Noiz kontsultatua: 2018-03-14) .

Kanpo loturak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]